Betizu bertako arrazako behiak hazten dituen Goizuetako Domiña ustiategiko Maite Sanchezek jaso du landa-eremuetako emakumeei bideratutako Berrikuntzaren VIII. Bikaintasun Saria, "Nekazaritza-jarduerako berrikuntzaren bikaintasuna" izeneko mailan.
Saria Espainiako Nekazaritza Ministerioak sortu zuen 2010ean. Sari hori landa-eremuetako emakumeak aitzindari dituzten proiektu berritzaileak ezagutzera ematera eta baloratzera bideratuta dago; aitortu egiten du emakumeek landa-ingurunean egiten duten lana eta betetzen duten rol garrantzitsua, eta, halaber, emakumeak lan-munduan txertatzea sustatzen du.
Domiñari dagokionez, epaimahaiak galzorian dagoen arraza autoktono hori mantentzen abeltzainak egin duen lana baloratu du, ziurtagiri ekologikoa duen ustiategia errentagarri bihurtuta. Horrez gain, Domiñaren hautagaitzak babes ugari jaso ditu; besteak beste, Cederna Garalur Elkartearena, Goizuetako udalarena, CPAEN/NNPEKena eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Kontseilaritzarena.
Maite Sanchezek 2000. urtean sortu zuen "Domiña Abeltzaintza Ekologikoa" izeneko ustiategia, Betizu arrazako behiak hazten dituena. Betizu arrazako behiak erdi-libre bizi dira. 2012an ustiategia 40 behirekin egonkortzea lortu zuen, eta aldi berean, ustiategi ekologikoaren ziurtagiria jaso zuen, CPAEN/NNPEKen abalarekin.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org