CPAEN/NNPEKek kontseilu berria du, iragan apirilaren 16ean hauteskundeak burutu ondoren. Horien bitartez presidentea hautatuko zuten bost bozeramaileak hautatu ziren. Prozesuaren ostean, Kontseilua lau urtez EHNEko hiru kidek eta UAGNko bik kudeatuko dutela ebatzi zen: Fran Yoldi, David Ruiz eta Edorta Lezaun EHNEren aldetik eta Adriana Ochoa eta Alvaro Cirauqui UAGNren partez.
Kontseiluaren lehendabiziko bileran presidentearen hautaketa egin da, eta aho batez Edorta Lezaun izendatu dute. Lezaunek kargua errepikatuko du eta CPAEN/NNPEKeko presidente izango da 2023 arte. Bileran orain arteko lan ildoak azaldu zaizkie kontseilu kide berriei, baita azpiegiturak eta kontrol, berme, idazkaritza, sustatze, komunikazio eta proiektuetako kideak aurkeztu ere.
Hemendik aitzina, kontseilukide berrien ardurak eta lan esparruak definituko dira. Gainera CPAEN/NNPEKen hazkuntza estrategian eta egituran aldaketak egingo diren eztabaidatuko da, lan ildo berdina jarraitzearen parean.
CPAEN/NNPEKeko kontseilua bederatzi kidek osatzen dutela gogorarazi beharra dago, haietatik hautatuak izan diren bostek dute botorako eskubidea eta gainontzeko lauek soilik hitza dute erabakietan: Idazkaria, Jokin Resano, Nafarroako Nekazaritza Sailak izendatua; Juan Antonio Lezaun eta Jesus Mangado INTIAren izenean eta CPAEN/NNPEKeko zuzendari teknikoa, Enrique Arnedo.
CPAEN/NNPEK KONTSEILUA 2019-2023
Presidentea: Edorta Lezaun
Bozeramaileak: Francisco Yoldi, David Ruiz de Azpilicueta, Adriana Ochoa, Álvaro Cirauqui, Juan Antonio Lezaun eta Jesús Mangado
Zuzendari Teknikoak: Enrique Arnedo
Nafarroako Gobernuko Idazkaria: Jokin Resano
Argazki-oina
Goiko lerroa: Adriana Ochoa, Álvaro Cirauqui, Juan Antonio Lezaun eta Jokin Resano
Beheko lerroa: David Ruiz de Azpilicueta, Edorta Lezaun, Enrique Arnedo, Francisco Yoldi eta Jesús Mangado
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org