‘Egin zaitez eko’: CPAEN/NNPEKek kalera eraman du Nafarroako ekoizpen ekologikoa elikagai erraldoiekin

Pirinioetako behia, produktu ekologikoen saski bat, bi azenario, zainzuri bat, zereal galburu bat eta ECO=BIO hizki erraldoi batzuek osatzen dute CPAEN/NNPEKen erakusketa berria, 25. urteurrena ospatzeko eta ziurtapen publikoari balioa emateko.

Asteburu osoan Iruñeko erdigunean izango dira elikagai erraldoiak eta ondoren Nafarroako beste herri batzuetan ibiliko dira; azkenik, irailaren 24, 25 eta 26an Noaingo Zentzumenen Parkean izanen dira 25. urteurrena ospatzeko.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Elikagai ekologiko erraldoiak (5x2 metro) biltzen dituen kaleko erakusketa ibiltaria da. Elementuek ez dute inor axolagabe uzten eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren aniztasuna erakusten dute. CPAEN/NNPEK urteurren honetan produktu ekologikoen ziurtapenari balioa emateko helburuarekin kaleko erakusketa ibiltaria da.

Pirinioetako behi bat, produktu ekologikoez osatutako saski bat (ardoa, arrautzak, barazki-kontserbak, gazta eta ogia), bi azenario, zainzuri bat, zereal-galburu bat eta ECO=BIO hizki erraldoiak izango dira CPAEN/NNPEKen erakusketa berrian parte hartuko duten produktuak.

Gaur ostirala ‘Crece en ecológico/Egin zaitez eko' erakusketa 21:00ak arte egongo da Karlos III. etorbidean (Gaztelu Plazako sarreratik Merindadeseraino); irailaren 4an, larunbata, erakusketa Vinculo plazara eta Tutera kalera eramango da, EKOmerkatuarekin bat eginez; azkenik, igandean Antoniuttin izango da. Iraileko hurrengo asteburuetan Nafarroako hainbat herritan egongo dira.

 

25 urteko ziurtapen publikoa

Gaur egun, ekoizpen ekologikoa hazten ari den sektorea da, bai ekoizpenari eta merkaturatzeari dagokionez, bai kontsumoari dagokionez. 1996an sortu zen CPAEN/NNPEK, eta geroztik, produktu ekologikoak kontrolatzeko agintaritza bakarra da, kalitatezko ziurtapen publiko bermatuz.

Ordutik, CPAEN/NNPEK ikuskaritzek Nafarroako operadore ekologiko guztiak bisitatzen dituzte urtean behin gutxienez, eta, gainera, lursailen %100 ikuskatzen dira Europako araudia betetzen dela bermatzeko. Horren froga da ziurtagiria kendu zaien operadoreak %3a inguru direla.

CPAEN/NNPEKek 734 operadore ditu gaur egun, eta 62.204 hektarea denera; bi zifra horiek gora egiten ari dira urtetik urtera. Guztira, 2.500 elikagai ekologiko baino gehiago ziurtatzen dira. Horretarako, CPAEN/NNPEKek ikuskapenak egiten dizkie ekoizleei eta instalazioei, dagozkion laginak hartzen ditu eta laborategi independenteetan analisiak egiten ditu, produktu bat "Nekazaritza ekologikotik" datorrela ziurtatu aurretik. Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoaren logotipoa den eurohorriari esker identifikatzen dira.

CPAEN/NNPEKek egiten duen ziurtapenaren helburua da "kontrol- eta ziurtapen-sistema objektibo, eraginkor, inpartzial eta gardena lortzea eta bermatzea, sinesgarritasuna emanez kontsumitzaile, erakunde, administrazio eta, oro har, operadoreei". Gainera, ziurtapen publikoak gardentasun eta jarduera-independentzia handiagoa du, sektorearen partaidetza eta egituraketa sustatuz.

 

Elikagai jasangarri eta osasungarriak

Lan honen guztiaren emaitza modu jasangarrian eta Europako arauen kontrolpean ekoiztutako elikagaiak dira, lurraren ziklo naturalak errespetatzen dituztenak eta biodibertsitatea hobetzen dutenak, besteak beste, laboreen txandakatzea aplikatuz. Horrela, Nafarroako gizarteari elikadura osasungarria eta jasangarria eskaintzen zaio, jakinik nekazaritza ekologikoak ingurunea eta pertsonak zaintzen dituen nekazaritza dela.

 

Nekazaritza-ekoizpen eredu horren bidez, osasuna eta planeta babesten dira; hau da, nekazaritza ekologikoa nekazaritzako elikagaien kudeaketa- eta ekoizpen-sistema bat da, ingurumen-jardunbide onenak eta biodibertsitate-maila handia konbinatzen dituena, bai eta baliabide naturalak babesteko eta animalien ongizateari buruzko arau zorrotzak aplikatzen dituena ere. CPAEN/NNPEK lanean ari da tokiko elikadura-sistema jasangarriagoak eraikitzeko behar diren mekanismoak antolatzeko, Nafarroako biztanleria osoa osasuntsu elikatuko dela bermatzeko eta sektore ekologikoa egituratzeko, ekoizpen-ereduaren aldaketari helduz.

Erakusketa ibiltaria

Erakusketa ez da hilabete osoan geldituko eta Nafarroako geografia osoa zeharkatuko du. Irailaren 11n Lizarrara joango da, bertako eta elikagai ekologikoen Plazara! azokarekin bat eginez. Irailaren 12an Zangozan izango da erakusketa. Elizondon irailaren 18an eta 19an Erriberrin izango da; irailaren 24, 25 eta 26an Noaingo Zentzumenen Parkean egonen da ikusgai, CPAEN/NNPEKen 25. urteurrenaren ospakizunean. Azkenik, urriaren 2an Tuteran amaituko da bira. Herri guztietan 11:00etatik 21:00etara egongo da.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org