‘Egin zaitez eko’: elikagai ekologiko erraldoiak Nafarroan barrena

CPAEN/NNPEKk Nafarroako ekoizpen ekologikoa kalera eramango du, Garesen, Iruñean, Tafallan eta Otsagabian barrena ibiliko diren elikagai erraldoiekin. Larunbat honetan, maiatzaren 28an, Garesen izanen da erakusketa, eta baratze ekologikoa maneiatzeko tailer bat ere emanen du Arrea elkarte agroekologikoak.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Behi piriniotarra, produktu ekologikoen saskia, sagar bat, bi azenario, ardi latxa , zereal galburua eta ECO=BIO hitz erraldoiek osatzen dute CPAEN/NNPEKren erakusketa erraldoia. Erakusketa iaz jarri zen abian, CPAEN/NNPEKen 25. urteurrena dela eta, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren handitasuna eta aniztasuna ezagutarazi nahi du, erakundeak egiten duen ziurtapenari balioa emanez.
 
Oraingo honetan, erakusketa ibiltaria maiatzaren 28an, larunbata, hasiko da Garesko Mena plazan eta bertan ikusgai egonen da 11:00etatik 21:00etara. Egitura bakoitzak informazio panel bat izango du, eta bertan nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoari buruz ikasi ahal izango da galdera-sorta batekin. Gainera, 11:30etarako baratze ekologikoko tailer bat programatu da, baratze ekologikoa maneiatzeko funtsezko kontzeptuak ikasteko helburuarekin. Tailerra Arrea elkarte agroekologikoak emango du eta teoriko-praktikoa izango da, parte hartzeko dinamika batekin. Tailerrera joateko izena eman behar da cpaen@cpaen.org helbidean edota 600 325 123 telefonoan.
 
Era berean, nekazaritza ekologikoaren printzipioak ezagutarazteko, fitxa dibulgatzaile batzuk egin dira laboreen txandakatzeari eta elkartzeari buruz, eta baita fauna osagarria, lurzorua, konposta, ongarri berdeak, nekazaritza ekologikoko osasuna eta abeltzaintza ekologikoari buruz, besteak beste. Fitxa horiek, pertsonek ekoizpen ekologikoaren erabilera ezagut dezaten pentsatutakoak, www.navarraecologica.org web orrian egonen dira eskuragarri, eta, gainera, erakusketarekin batera dauden baratze ekologikoa maneiatzeko tailerretan banatuko dira.
 
Elikagai jasangarriak eta osasungarriak
 
Horrela, CPAEN/NNPEKk ziurtatutako nekazari ekologikoek modu jasangarrian eta Europako arauen kontrolpean ekoitzitako elikagaiak lortzeko egiten dituzten jardunbideak ezagutarazten dira, lurraren ziklo naturalak errespetatzea eta biodibertsitatea hobetzea helburu dutenak, besteak beste, laboreen txandakatzea, laboreen elkartzea edo ongarri berdeak aplikatuz. Horrela, elikadura osasuntsua eta iraunkorra eskaintzen zaio Nafarroako gizarteari, jakinda nekazaritza ekologikoa dela ingurunea eta pertsonak zaintzen dituena.
 
Nekazaritzako ekoizpen-eredu horren bidez, osasuna eta planeta babesten dira, nekazaritzako elikagaien kudeaketa- eta ekoizpen-sistema bat, ingurumen-jardunbide onenak, biodibertsitate-maila handia eta baliabide naturalen zaintza uztartzen dituena, bai eta animalien ongizateari buruzko arau zorrotzak aplikatzea ere. CPAEN/NNPEKk 2.500 elikagai ekologiko baino gehiago ziurtatzen ditu, eta, horretarako, ekoizleak eta instalazioak ikuskatzen ditu, laginak hartu eta laborategi independenteetan egindako analisiez arduratzen da, produktu bati nekazaritza ekologikotik datorrelako ziurtagiria eman aitzin. Euro-orriari esker identifikatzen dira, Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoaren logotipoa baita.
 
"Egin zaitez eko" erakusketaren ibilbidea
 
Maiatzak 28: Gares
11:00-21:00 Mena plaza
11:30-13:00 Baratze ekologikoa maneiatzeko tailerra
 
Ekainak 4: Iruñea
11:00-21:00
Tutera kalea, EKOmerkatuaren ondoan.
11:30-13:00 Baratze ekologikoa maneiatzeko tailerra
 
Ekainak 11: Tafalla
11:00-21:00
11:30-13:00 Baratze ekologikoa maneiatzeko tailerra
 
Ekainak 18: Otsagabia
11:00-21:00
11:30-13:00 Baratze ekologikoa maneiatzeko tailerra
 
Tailerretarako izen-ematea cpaen@cpaen.org helbidean eta 600 325 123 telefonoan.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org