CPAEN/NNPEKren Egin zaitez eko erakusketa ibiltaria Nafarroako Liburutegi Nagusiaren beheko solairura iritsi da. Apirilean Tuterako Gastronomiaren Azokan eta maiatzean Urrotzen Iraunkortasunaren Azokan egon ondoren, Egin Zaitez Eko erakusketa Nafarroako Liburutegi Nagusian egonen da. Maiatzaren 29tik, astelehena, ekainaren 30era, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren handitasuna eta aniztasuna ezagutzera eman eta erakundeak egiten duen ziurtapenari balioa emateko erakusketa hau bisitatu ahal izango da.
Pirinioetako behiak, produktu ekologikoen saskiak, sagarrak, bi azenario, ardi latxa, zereal galburu bat eta ECO=BIO erraldoi batek osatzen dute CPAEN/NNPEKen Egin zaitez eko erakusketa. CPAEN/NNPEKen 25. urteurrena dela eta, duela bi urte jarri zen martxan erakusketa eta Erakusketarekin batera, informazio-kartel batzuk daude, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoari buruzko galdera-testekin.
Era berean, nekazaritza ekologikoaren printzipioak ezagutarazteko, dibulgazio-fitxa batzuk egin dira, besteak beste, laboreen txandakatzeari eta elkartzeari, fauna osagarriari, lurzoruari, konpostari, ongarri berdeei, nekazaritza ekologikoko osasunari eta abeltzaintza ekologikoari buruz. Fitxa horiek ekoizpen ekologikoaren erabilera ezagutzeko pentsatuta daude, eta www.navarraecologica.org webgunean daude eskuragarri.
Baratze ekologikoko tailerra
Gainera, Hazien Liburutegia proiektuaren barruan, ekainaren 5ean, astelehena, Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat eginez, baratze ekologikoa erabiltzen hasteko tailerra egingo da. Tailerra 17:00etan hasiko da, Mendebaldeko Loraldea Herri Baratza baratze komunitarioan (liburutegiaren ondoan). Tailerra teoriko-praktikoa izanen da Oscar Ibañezen eskutik eta bertan nekazaritza ekologikoari buruzko fitxak banatuko dira: Materiales descargables - Alimentos Ecológicos de Navarra (navarraecologica.org).
Oraindik plazak geratzen dira eta izen ematea hemen egin daiteke: bibliotecadenavarra@navarra.es edo 848 42 47 64.