EHKO kolektibo agroekologikoak bazkide gehiago bildu nahi ditu Nafarroan

Euskal Herriko ekoizpen agroekologikoa identifikatzeko tresna da EHKO. Kolektiboak Euskal Herriko laborari eta herritar agroekologikoak biltzen ditu eta laborantza bio-ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa eta herrikoia egiten duten Euskal Herriko bio baserriak identifikatzen eta desberdintzen ditu. Ekoizteko moduez edo teknikez gain, irizpide ekologikoak, sozioekonomikoak, soziopolitikoak eta kulturalak ere kontuan hartzen dituen kontzeptu zabala da agroekologia, eta horixe...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Euskal Herriko ekoizpen agroekologikoa identifikatzeko tresna da EHKO. Kolektiboak Euskal Herriko laborari eta herritar agroekologikoak biltzen ditu eta laborantza bio-ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa eta herrikoia egiten duten Euskal Herriko bio baserriak identifikatzen eta desberdintzen ditu. Ekoizteko moduez edo teknikez gain, irizpide ekologikoak, sozioekonomikoak, soziopolitikoak eta kulturalak ere kontuan hartzen dituen kontzeptu zabala da agroekologia, eta horixe bera da mugimendu honen ardatz nagusia. Gaur egun, Euskal Herri osoko 60 ekoizlek baino gehiagok bat egin dute kolektiboarekin eta EHKO zigilua lortu dute.  Ekologikoaren araudiari ikuspegi sozioekonomikoa eta kulturala gehitu nahi izan dizkiete, zigilu berri bat sortuz, bereizteko. Bertokoa, ekologikoa eta gizarte osoarentzat onuragarria den ekoizpen eredua Euskal Herri osoan zabaltzea du helburu EHKOlektiboak.

 

Heldu den apirilaren 18an 18:30etan EHKOk bilera eginen du NNPEKren egoitzan Nafarroako bazkideekin. Izan ere, harreman estua du kolektiboak produkzio ekologikoaren kontseiluarekin eta aurten hitzarmen bat sinatu dute Nafarroan agroekologia sustatzeko eta bazkide gehiago lortzeko. Gaur egun, 13 dira NNPEKko kideak direnak eta baita ere EHKO kolektiboaren zigilu agroekologikoa jaso dutenak: Bodegas Lezaun, Domiña, Egillor Borda, Ekisetum, Erlandere, Fco. Yoldi Arbizu, Guneko, Ibar gazta, J.Aranda, Jauregia, Mendiko Upategi, R. García de Galdeano eta Uharte Gaztak.

 

Etxaldeak identifikatuko dituen identifikatzailea proposatzen du EHKOlektiboak. Horrela, Europako araudi ekologikoari, ekoizpen ereduaz gaineko irizpide ekologikoak, sozioekonomikoak, bertakotasunezkoak eta kulturalak gehituko dizkio EHKOren identifikatzaileak. Laborariak kolektibo horren gidari dira, eta bertako kide izanik, beren etxaldea osotasunean identifikatuko dute.

 

Identifikatzaileak emateko eta baldintzak guztiak betetzen direla bermatzeko, EHKOlektiboa parte hartze sistema bat du martxan eta bertan nekazariek eta kontsumitzaileek beraiek laborarien segimendua egiten dute. 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org