Larunbat honetan Nafarroako upategi ekologikoen edizio berezia hartuko du EKOmerkatuak. Ardoa izango da hilabete honetako produktu nagusia, eta Nafarroako zazpi upategi batuko dira hileko merkatura Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan, ardoa nola egiten duten erakusteko. Hilero joaten den Azpea upategia (Irunberri) ez ezik, Mendiko (Oibar), Biurko Gorri (Bargota), Navarrsotillo (Andosilla), Aristu (Irunberri), Lezaun (Lakar) eta UbetaWines (Ablitas) ere izango dira hilabete honetan azokan.
Ardo ekologikoen dastaketa
Larunbat goizerako, Migueltxo Goñi sommelierrak bi dastaketa antolatu ditu, merkatuan parte hartzen duten upategietako ardoak dastatzeko eta salda bakoitzaren ezaugarriak azaltzeko. 45 minutuko iraupenarekin, lehenengo dastatzea 12:00etan da eta bigarrena 13:00etan. Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik cpaen@cpaen.org helbidean izena ematea.
Ardoaz gain, ohiko elikagaiak ere aurkituko ditugu edizio honetan: Imotz, Sakana, Lizarraldea eta Baztango gaztak, Lizarraldeko olioa eta garagardoak, Izurzuko eztia, Ameskoetako marmeladak, Goizuetako hestebeteak, Artzibarko ogia, Faltzesko sagarrak, Munarrizko patatak eta lekaleak eta Erriberako sasoiko barazkiak, besteak beste. Nafarroako postu ekologikoei Valentziako postu gonbidatu bat gehituko zaie, kakiak, mandarinak, laranja, limoiak eta laranja zukua ekarriko dituena.
EKOtopaketa
EKOtopaketa ostegun honetan abenduaren 1ean egingo da, Josean Iturralde Goldaratzeko ahuntz-gaztaren ekoizlearekin. EKOtopaketa berezi honetan, Joseanek ahuntz-gazta egiten erakutsiko digu eta, ondoren, EKOmerkatuko gaztak dastatuko ditugu. Beste batzuetan bezala, Geltokik beste bi errazio prestatuko ditu, gazta protagonista izango duen afari ekologikoa osatzeko.
Gazta EKOmerkatuko produkturik ohikoenetako bat da, eta hilero aurki ditzakegu behi, ardi eta ahuntz-gaztak, lau ekoizlek egina: Pittikako (Baztan) behi gazta urdina, Larrezabal Ecoko (Altsasu) Idiazabal ardi gazta, Axuribeltzeko (Iturgoien) ardi gazta, eta Ekollaondorekin egiten ikasiko dugun ahuntz gazta bera.
EKOMERKATUKO EKOIZLEAK. ABENDUAK 3. 09:30-14:00
Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Koldo Resano. Sagarrak. Faltzes.
Ekollaondo. Gazta eta arrautzak. Goldaratz.
Lakabeko okidengia. Ogia eta pastak. Lakabe.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioa. Munarriz.
Azpea upeltegia. Upeltegia. Irunberri.
Erlandere. Eztia. Arbeiza.
Larrezabal Eco. Gazta. Altsasu.
Ecológicos Aranda. Olioa eta almendrukoak. Faltzes.
Casa Paulina. Marmeladak. Artaza.
Domiña. Betizu-hestebeteak. Goizueta.
Martinelli pasta. Pasta. Beriain.
Erlan. Eztia. Izurzu.
UPELTEGI GONBIDATUAK
Mendiko upeltegia. Oibar.
Biurko Gorri upeltegia. Bargota.
Navarrsotillo Biodinamic & OrganicWines. Andosilla.
Aristu Upeltegia. Irunberri.
Lezaun Upeltegia. Lakar.
UbetaWines. Ablitas.
POSTU GONBIDATUA
Horta de Ximo. Zitrikoak, kakiak eta laranja-zukua. Valentzia.