Azaroko EKOmerkatua kalean egingo da. Datorren larunbatean, azaroak 6, Baluarteko plazak hileko merkatu ekologikoa hartuko du, oraingoan 15 ekoizle ekologikorekin. Barazki-kontserben tailer bat antolatu da Nishimeren eskutik. Gainera, azaroaren 4an, ostegunean, EKOtopaketa eginen da Tuterako Topero jatetxeko Jose Aguadorekin. Informazio guztia www.ekomercado.org helbidean.
Azaroko EKOmerkatua Baluarteko plazan egingo da. 09:30etik 14:00etara, Nafarroako 15 ekoizle ekologikok elikagai ekologiko ugari eramango dituzte erdiguneko plazara. Sakana, Lizarraldea, Baztan eta Imozko gaztak, Lizarraldeako olioa eta garagardoak, Imozko arrautzak eta esnekiak, Bera eta Izurzuko eztia, Artzibarko ogia, Faltzesko sagarrak, Arizkungo hartzigarriak, Irunberriko ardoa, Ameskoetako marmeladak eta Erriberako sasoiko barazkiak izango dira eskuragarri, besteak beste.
Modu honetan, erosketa-saskia kalitatezko produktu lokal eta jasangarriekin bete dezakegu, produktu horiek ekoizten dituenarengandik zuzenean eskuratzeko berme eta konfiantzarekin, landa-ekonomiaren eta nekazaritza-sektorearen alde eginez, eta, aldi berean, gure ingurunea eta osasuna zainduz. EKOmerkatuak aukera ematen die kontsumitzaileei zuzenean erosteko Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN/NNPEK) egiaztatutako produktu ekologikoa.
Abenduan, EKOmerkatua ohiko lekura itzuliko da, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetara.
Kontserba tailerra
Gainera, Nishime Institutu Makrobiotikoak barazki-kontserbak egiten erakusteko tailer bat antolatu du. Tailerra 12:00etan da eta doakoa da, cpaen@cpaen.org helbidean izena eman ondoren. Etxeko kontserbak modu seguruan egiten ikasiko da, hondakinak murrizten laguntzeko eta, ondoren, sasoiko produkturik onenak izateko urte osoan.
EKOtopaketa azaroak 4
Jose Aguado Tuterako Topero jatetxeko sukaldaria izango da hil honetako sukaldari gonbidatua eta orburu frijituen plater bat prestatuko du arkume gisatu ekologikoarekin. Azaroaren 4an izango da, 20:15etan, Geltokin. Sukaldaritza klasearen ondoren, Geltokik elikagai ekologikoekin egindako hiru errazio (bi gatz eta gozo bat) dastatuko dira, klaseko plateraz gain. Gainera, ekoizleek parte hartuko dute eta euren jakiak nola eta non egiten dituzten azalduko dute. Afarian dastatu eta larunbatean Baluarteko plazako EKOmerkatuan erosi ahal izango dira.
Izen-emateak esteka honen bidez egingo dira: https://ekomercado.org/eu/ekotopaketa/
EKOMERKATUKO ekoizleak. Azaroak 4
Elkea. Sagarrak eta garagardoa. Baquedano eta Artaxoa.
Axuribeltz. Ardi gazta. Iturgoien.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra. Eulz.
Larrezabal ECO. Ardi-gazta. Altsasu.
Ekollaondo. Arrautzak, gazta eta esnekiak. Goldaratz.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
Koldo Resano. Sagarrak. Faltzes.
Mermeladas Casa Paulina. Marmeladak. Artaza.
Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra. Faltzes.
Azpea upeltegia. Ardoa. Irunberri.
Beraska. Eztia. Bera
Ferment art. Barazki hartzituak. Arizkun.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org