CPAEN/NNPEKek Ingurumenaren Eguna ospatuko du EKOmerkatuarekin eta bizikleta-ibilaldi batekin

Datorren ekainaren 5a Ingurumenaren Mundu Eguna da eta CPAEN/NNPEKek EKOmerkatuarekin eta bizikletaz ibilaldi batekin ospatuko du, Iruñerriko ekimen ekologikoak ezagutzeko, Biela eta Tierrarekin. EKOmerkatua, beti bezala, 09:30etik 14:00etara izango da Iruñeko Autobus Estazio Zaharreko nasetan, oraingoan 14 ekoizlerekin, elikagai ekologikoak, freskoak eta sasoikoak erabiliz. Adin guztientzako habia-kutxen tailerra ere antolatu da.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

EKOmerkatua, bizikleta ibilaldia Iruñerrian eta habia kaxen tailerra. CPAEN/NNPEKek ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Egunerako antolatu dituen jarduerak dira, herritarrak ingurumenaren eta Nafarroako elikagai ekologikoen kontsumoari buruz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin.

 

Alde batetik, larunbatean 10:00etan bizikleta ibilaldia hasiko da Iruñerriko ekimen ekologikoak bisitatuz, Biela eta Tierra elkartearekin eta Bizikume kolektiboaren laguntzarekin. Martxa 10:00etan abiatuko da Gaztelu Plazatik eta 13:00etan amaituko da EKOmerkatuan. Jarduera doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez: https://forms.gle/TSHUuXQXyTMhsLCk6

Bizikletaz egindako EKOplan honen bidez, Iruñerrian dauden ekimen ekologikoak ezagutu eta ikusarazi nahi dira, sustatzaileek bertatik bertara ezagutu, eta larunbat goiz batean bizikletaz ibilaldi atsegin batez gozatu. Biela y Tierra elkarteak dinamizatuko du ibilbidea. Elkarteak agroekologiaren, mugikortasun iraunkorraren, ekofeminismoen eta elikadura-subiranotasunaren alde lan egiten du zeharkako bi ardatzekin: landa-mundu bizia eta kontsumo kontzientea eta eraldatzailea.

Hiru ordu inguru iraungo du  ibilaldiak eta zazpi ekimen ekologiko bisitatuko dira Iruñean eta Burlatan: Setem, Piparrika, Landare, Elkarkide, OndalanKoop, Fortunato Café, Geltoki eta EKOmercado.

Bizikleta ibilaldia 13:00ak aldera amaituko da EKOmerkatuan. Hilabete bakoitzeko lehen larunbatean egiten da EKOmerkatua, eta oraingoan 14 ekoizlek salduko dituzte beren produktu ekologikoak, tokikoak eta sasoikoak.

Gainera, 11:30ean habia-kaxen tailerra antolatu da adin guztietarako. Tailerrean habia-kutxak eta habia egin dezaketen hegazti-motak azalduko dira, eta bi habia-kaxa eraikiko dira. Izena emateko cpaen@cpaen.org helbidera mezu bat bidali behar da.

 

 

Biela eta Tierrarekin bizikletan ibiltzeko EKOPLANA, ekainak 5

Irteera: 10 am Gaztelu plazatik

Izena emateko, sartu hemen: https://forms.gle/TSHUuXQXyTMhsLCk6

Kontsultatu ibilbidea hemen: https://n9.cl/wupmd

 

EKOMERKATUA, ekainak 5

Ordutegia: 09:30etik 14:00etara.

Habia kutxen tailerra: 11:30-13:00. Aldez aurretik izena eman behar da cpaen@cpaen.org helbidean.

 

EKOIZLEAK

Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Bakedanoa eta Artaxoa)

El Puente Viejo. Barazkiak (Caparroso)

Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)

Larrezabal ECO. Ardi-gazta (Altsasu)

Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (goldaraz)

La Corraliza de Don Pablo. Olioa (Peralta)

Erlan. eztia (Izurzu)

Pittika. Gaztak (Erratzu)

Axuribeltz. Ardi-gazta (Iturgoien)

Azpea upeltegiak. Ardoa (Irunberri)

Koldo Resano. Sagarrak (Faltzes)

Betizu. Behi-hestebeteak. (Goizueta)

Beraska. Eztia. (Bera)

Ferment art. Hartzituak. (Arizkun)

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org