Iruñeko EKOmerkatuak larunbat honetan estreinatuko du urtea, urtarrilaren 2an. Elikagai osasungarriak, sasoikoak, ekologikoak, Nafarroan ekoitzi eta egindakoak erosteko aukera paregabea izango da. Hitzordua, beti bezala, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan 09:30etatik 14:00etara. www.ekomercado.org
Hileko lehen larunbatero, EKOmerkatua kontsumitzaileek elikadura ekologikoarekin duten hitzordua da. Ez bakarrik hemen ekoitzitako eta landutako elikagai ekologikoak eros daitezkeelako, baita postuetan lanean daudenak saltzen dituzten elikagaien ekoizleak direlako ere, eta pozik egongo direlako Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetara joatera animatzen denari marmeladak, gaztak, barazkiak, olioak, sagarrak, jogurtak, hestebeteak, eztia, ardoak edo ogiak nola egiten dituzten kontatzeko.
Gainera, edizio honetatik aurrera errazagoa izango da ekoizpen ekologikoari buruz ikastea; izan ere, 2021ak dakarkigun berrikuntzetako bat telebistako set bat da, eta bertan, EKOmerkatu bakoitzeko protagonistak zuzenean elkarrizketatuko dira, eta ikus-entzuleek zuzenean jarraitu ahal izango dute. Larunbatean, 12:00etatik aurrera ekoizleei zuzeneko elkarrizketak eginen zaizkie, haien elikagai eta produkzio moduari gehiago jakiteko.
EKOmerkatuak beti bezala 9:30etik 14:00etara irekiko ditu ateak. Oraingo honetan, hamabost postu izango dira elikagai ekologiko, osasungarri, kutsatzailerik gabe eta osasuntsuekin.
Zuzeneko elkarrizketez gain, haurrentzako aurpegi margoketa ere egonen da, Geltokiko lehiatileko eremuan.
EKOmerkatuko PROGRAMA
Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra
Urtarrilaren 2a, larunbata
Ordutegia: 9:30etik 14:00etara.
• Aurpegi margoketa
11:00-13:30
Geltoki
• EKOmerkatuko ekoizleei zuzeneko elkarrizketak
12:00-14:00
EKOmerkatuko EKOIZLEAK, urtarrilaren 2a.
• La Corraliza de Don Pablo. Olioa (Azkoien)
• Jose Luis Olloqui. Larreko arkumea (Azkoien)
• Larrezabal. Ardi-gazta (Altsasu)
• Casa Paulina. Marmeladak (Artaza)
• Pittika. Gaztak (Erratzu)
• Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (Goldaraz)
• Aranda. Oliba-olio birjina estra (Faltzes)
• Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)
• El Puente Viejo. Barazkiak (Caparroso)
• Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Baquedano eta Artaxoa)
• Koldo Resano. Sagarrak (Faltzes)
• Boilurraren etxea. Túber Melanosporum trufa beltza (Metauten).
• Erlan. Eztia (Izurzu)
• Domiña: Betizu-hestebeteak (Goizueta)
• Lezaun upategiak. Ardoak, zukuak, ozpina eta txitxirioak (Lakar)
• Erlandere. Eztia eta propoleoak (Arbeiza)
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org