“EKOmiradas: natura zure begien bitartez“, CPAEN/NNPEKen argazki lehiaketaren III. Edizioa hasi da

CPAEN/NNPEKk EKOmiradas antolatu du, Nafarroako lurralde ekologikoaren aniztasuna erakusten duten argazkien bidez herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko pentsatutako lehiaketa. Argazki lehiaketa gaur, maiatzak 11, jarriko da martxan eta ekainaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira argazkiak.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako lurralde ekologikoa zabala eta askotarikoa da: larreak, lehorreko laboreak, olibadiak, mahastiak... Eremu horretan, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan aritzen diren pertsonek beren jarduera garatzen dute, basa-biodibertsitatea hobetzen duten paisaiak eratuz eta ingurumenaren gaineko eragin negatiboa minimizatuz. Plater osasungarri eta iraunkorrak, ekologikoan lan egiten duten saltoki eta establezimenduak, kontserba-enpresak edo elaboratzaileak, eta hondakinik gabeko elikagaien aldeko apustua egiten duten kontsumitzaileak.

Lehiaketa amateurrei zuzenduta dago, eta argazkigintzako profesionalak lehiaketatik kanpo geratzen dira. Honako arlo hauetan jarri nahi du arreta: nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa, landa-munduaren garapena, elikadura osasungarri eta iraunkorra, biodibertsitatea eta ekosistemak, merkatuak eta saltokiak, eta ekoizleak eta kontsumitzaileak. Horiek guztiak parte hartu nahi duten pertsonek garatu beharreko gaiak dira.

Lehiaketaren dinamika

Argazkiak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 11tik ekainaren 7ra. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru irudi aurkeztu ahal izango ditu jpg edo tiff formatuan, A3 tamainan eta horizontalean eta 300 ppp-ko bereizmenarekin. Irudi horietan ezin izango da marka komertzialik edo inolako publizitaterik agertu, aurkeztutako argazkiek pertsonak nekazaritza ekologikoaren inguruan oro har sentsibilizatzeko eta sustatzeko balioko baitute. Gainera, debekatuta dago adimen artifiziala erabiltzea.

Lanak posta elektronikoz bidali behar dira cpaen@cpaen.org helbidera,  “EKOmiradas: natura zure begien bitartez” gaiarekin. Wetransfer, TransferXL edo tamaina handiko fitxategiak bidaltzeko aukera ematen duen edozein tresnaren bidez ere bidal daitezke. Posta horretan, parte hartzen duten pertsonen datuak agertu behar dira (izena, abizenak, NAN, jaiotze-data, udalerria, telefonoa eta posta elektronikoa), baita lanaren izenburua ere, artxiboen izenarekin bat etorri behar duena. Argazki bakoitzean noiz eta non egin den argazkia ipini behar da, baita izenburua eta argazkiaren deskripzio txiki bat (50 hitz gehienez).

Lehiaketaren oinarriak esteka honetan daude eskuragarri

Epaimahaia CPAEN/NNPEKeko talde teknikoak eta erakundetik kanpoko komunikazioko bi profesionalek osatzen dute, 12 argazki hautatuko dituzte EKObegiraden irabazleak eta, 2026ko ekainaren 12an egileei jakinaraziko zaie.

Sariak eta banaketa ekitaldia

EKOmiradas lehiaketak hiru sari eta bederatzi accesit emango ditu. 250, 125 eta 75 € lehenengo hiru sailkatuentzat eta azesitak 30€-ko txeke bat urriko EKOmerkatuan erabiltzeko.

Sari banaketa ofiziala irailaren 12an, larunbata, egingo da XI. Nafarroako Azoka Ekologikoa.

Gainera, bozkaketa publiko bat egingo da argazkiekin ekainaren 12tik 18ra non saria EKOplan bat izango da: Bi lagunentzako esperientzia, operadore ekologiko bat bisitatzea eta sare ekologikoko jatetxe batean otordu bat egitea barne

Hautatutako hamabi argazkiak XI. Nafarroako Azoka Ekologikoan erakusteko inprimatuko dira, eta 2027eko CPAEN/NNPEKen urteko egutegia egiteko erabiliko dira. 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org