Ekoplan bat hilero: barazki ekologikoak Argaren ertzetan

Hilabete honetako Ekoplanean Arga ibaiaren ertzetan ibilaldi atsegina egitea proposatzen dizuegu; hasteko, Elkarkidek landatzen dituen barazki eta barazki ekologikoak bisitatuko ditugu, baita lur berean dagoen saltokian erosteko aukera dago ere; Argako ibai-parketik barrena, Baratza Kafearaino irits gaitezke; jatetxe makrobiotikoa da, sukaldaritza osasungarria, ekologikoa, makrobiotikoa, beganoa eta bio-energetikoa duena. Goiz osoa baratze ekologikoak bisitatzen, paseatzen eta bazkari jasangarri eta osasungarria egiten pasatzeko plana.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

ELKARKIDE
Elkarkideko baratzeak Iruñeko erdigunean daude. Lursail zabala eta berotegiak dituzte, eta, horietan, sasoiko barazki mota ugari landatzen dira. Hor bertan dagoen saltokian eros daitezke, astelehenetik ostiralera.
Elkarkide gizarte-ekimeneko enpresa bat da, 1991n sortua gaixotasun mentala duten pertsonen okupazioa eta enplegua sustatzeko. Beharrean dauden pertsonentzako lanpostuak sortzen ditu, hiri-baratzeak ezarri eta garatzen ditu, bai eta Nekazaritza Ekologikoarekin zerikusia duen guztia ere.
 
ORDUTEGIA
Astelehenetik larunbatera, 09:00-14:00
Bisitak eskaerekin
 
KONTAKTUA
 Olga 948 21 31 36
elkarkide@elkarkide.com
 
IRUÑEKO IBAI PARKEA
Arga ibaiaren ertzetik doan hamaika kilometroko bidea da. Magdalenako baratzeetatik hirian sartzen da, Arrotxapea auzoa zeharkatzen du eta, hirigunera hurbildu ondoren, Sanduzelai auzotik urruntzen da.
Pasealekuak Iruñerriko herri askoren ertzak ere zeharkatzen ditu, hala nola Burlata, Atarrabia, Arre, Barañain edo Zizur Nagusia.
Ibilbide horrek, ibai-parkeak eta uraren eta landaretzaren sinbiosiak, hainbat leku barrena gidatuko zaitu: zubi historikoak, presak, errotak, pasabideak, lorategieak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza-puntuak, baserriak, baratzeak, zaldi eta behiak, iturriak eta Ingurumen Hezkuntzako Museoa (Errotazar kalea z/g 31014 Iruñea).
 
BARATZA MAKROBIOTIKA
Sukaldaritza osasungarria, ekologikoa, makrobiotikoa, beganoa eta bio-energetikoa. Plater eta gozogintza gehienak produktu ekologikoekin eta Nafarroako barazkiekin eginda daude. Glutenik gabeko menuak, platerak eta postreak dituzte.
Astelehenetik ostiralera eguneko menua dute; horrez gain, asteburuko menua, eta eguneko menua edo platera eramateko.
Gainera, EUSKAL ESKOLA MAKROBIOTIKOA sortu dute. Makrobiotika Eskola eta Sukaldaritza osasuntsua eta Ikasketa Naturopatikoen Zentroa.
 
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera 13:15-15:45
Larunbat eta jaiegunetan 13:15-16:00
 
KONTAKTUA
 948 04 66 25

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org