Ekoplan bat hilero: behe mendiko ardo ekologikoak

Badator iraila eta berarekin mahats-bilketa. Aurten, gainera, mahats-bilketa aurreratu egin da lehorteagatik eta uda honetako tenperatura altuengatik. Hil honetako Ekoplanean, Oibarko upategi eta mahasti bat bisitatzea proposatzen dizuegu, Mendiko upategia. Familia upategia 2001ean sortu zen, eta Nafarroako JDko ardo ekologikoak egiten ditu Leireko monasterioaren, Xabierko gazteluaren eta Zangozaren arteko 14 hektareatan. Egunaz gozatzen jarraitzeko, proposamena Arbaiungo hipika-klubean zaldi ibilaldia egitea eta Irunberriko Azpea Upeltegietan bazkaltzea da.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

BODEGA MENDIKO
Bitor eta Imanol Oibarko aita-semeak dira, mahastizainak eta ardogileak, eta mahasti ekologikoetako 13 hektarea dituzte. Upategia eta mahastiak bisitatzea eskaintzen dute, baita ere mahasti horietatik sortzen dituzten ardoak dastatzea ere, familiarteko Mendiko upategi txikian.
Bisitetan upategia erakusten dute, 30 minututan gutxi gora behera, mahastietara hurbiltzeko aukera legoke ere. Bisita horren ostean, ardoak dastatzeko eta gozatzeko parada eskaintzen dute, pintxoren batekin lagunduta, taldeentzat sua egin eta txitorra erretzen dugu.
 

ORDUTEGIA
Larunbat eta igandeetan 09:00-13:00 aldez aurretik erreserbatzen

Beste ordutegi batzuetan posible da

KONTAKTUA
 Imanol 671 031 371
info@bodegamendiko.com
www.bodegamendiko.com

 

CLUB HÍPICA

Usun herrian dago, Erromantzatu bailaran, Arbaiungo arroilatik 500 metro eskasera, 1992tik. Zaldi-ibilbideak, zaldi-eskolak, haurrentzako jarduerak, etab. antolatzen dituzte. Familiarteko eta tratu hurbila, pertsonalizatua eta presarik gabea.

Zaldia lagun leiala da bizitzaren abenturan, horregatik hipika gunea zaldiari eta zaldi-turismoari eskainia dago.

KONTAKTUA
 608 86 57 86
info@clubhipicoarbayun.es
https://www.clubhipicoarbayun.es/es/


BODEGAS AZPEA
Familia izaerako upeltegia da, 2000. urtean Irunberrin sortua. Jatetxean dastatze menu batez goza daiteke (guztiz egokia zeliakoentzat) bere ardo guztiekin batera.

Nekazari diren aldetik, oso serio hartzen dute naturaren osasuna, bertatik bizi direlako eta hari zor diotelako, eta horregatik egiten dituzten ardo guztiak nekazaritza ekologikokoak dira.

ORDUTEGIA
Astelehenetik igandera 11:00 - 14:00/17:00 - 20:00

KONTAKTUA
 948 88 04 33
info@bodegasazpea.com
www.bodegasazpea.com

 

Ekoplanei buruzko webgunea: https://www.navarraecologica.org/eu/ekoplanak

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org