EKOplan bat Jaca Navarra behorrak ezagutzeko Belaguako zonaldean

Pasaden maiatzak 25a, 20 lagunekin Ekoplana egin zen Belaguako zonaldean, hainbat ekimen ekologiko bisitatuz eta inguruan ibilaldi bat eginez; Jaca Navarra bisitatu egin zen, Belaguako Errefuxioaren zonaldearen fauna eta flora ezagutu eta Bitxitozan jatea.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iruñetik abiatu zen autobusa igande goizean, ekimen ekologikoekin egun atsegina igarotzeko prest zeuden 20 lagunekin.

 Bisitaren lehenengo atala Jaca Navarra behorrak ezagutzeko izan zen, Asier Diaz de Zerio CPAEN/NNPEK-ko abeltzaintza operadorearen eskuz.  Larra Aztapareta erreserba naturalaren Bortuzkoren zonaldean Jaca Navarra behorren ezaugariak azaldu zituen eta baita nola gestionatzen duen aberea abeltzaintza ekologikoan.  

Gero taldea, Belaguako errefuxiora mugitu egin zen non Silvia Erlanz Gentiana Pirinioren arduraduna  ibilbide bat antolatu zuen zonaldearen fauna eta flora ezagutzeko. Silvia ekosistema azaldu zuen, biodibertsitatea zaintzearen garrantzia eta zonaldearen ezaugarriak.

Ibilaldiaren ondoren, azken geldialdi gastronomikoa Bitxitoza jatetxea izan zen Mata de Hayan non taldea menu ekologiko eta osasungarri bat disfrutatu zuen nafarroako elikagaiak erabiliz.  

Bertaratutakoen sentsazioa oso ona izan zen, baita bisitatu ziren proiektuetako pertsonena ere, planarekin gustura geratu baitziren. Aurten beste ekoplan bat antolatuko da irailean Nafarroako beste eremu batzuetan.

Izan ere, ekoplanak Nafarroako hainbat ekimen ekologiko ezagutzeko proposamenak dira. Ekoplan bakoitzak Ekogune bat proposatzen du, CPAEN/NNPEKek ziurtatutako elikagai ekologikoak ekoizten eta egiten dituzten pertsonak bisitatzeko. Azken batean, elikadura ekologikoaz kontzientziatzeko modu bat da, pertsonak eta horiek ekoizten diren lekuak zuzenean ezagutuz.

Esteka honetan kontsulta ditzakezu ekoplan guztiak: https://www.navarraecologica.org/eu/ekoplanak 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org