Ekoplan bikaina bizikletan Biela y Tierrarekin, Erriberan

    Ekainean, Nafarroa Ekologikoa bizikletara igo zen, eta Biela y Tierrarekin batera Ekoplan bat antolatu genuen Ebroko Erriberan. Tuteran eta Fontellasen barrena 25 kilometroko ibilbide zirkularra egin genuen, nekimen agroekologikoak bisitatzen eta ondare hidraulikoak ezagutzen ere.  20 pertsonako talde anitz eta oso animatu bat izan genuen bidelagun, lurraldea eta bere aberastasunak lotzen dituzten proiektuak aurkituz.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

     
    “Bizikleta da dagoen garraiobiderik eraginkorrena. Bizikleta ez da kirola bakarrik, garraioa ere bada, zaintza da. Bizikleta autogestioa eta emantzipazioa da. Bizikleta handi egiten gaituen makina bat da, boterea ematen diguna, dibertitzen gaituena, sasoian mantentzen gaituena eta gure osasuna hobetzen duena, eraman eta ekartzen gaituena, parte hartzen dugun naturarekin adiskidetzen gaituena. Biela y Tierra kolektiboko Ana Santidrian eta Edurne Caballero dira idazten dutenak, eta ekainaren 1ean Ekoplanera laguntzera eta Nafarroako Ebroko Erriberan ekimen ekologikoak bisitatzera gonbidatu genituen.
     
    Pedalei eragiteko eta proiektu osasungarri eta jasangarriak ezagutzeko gogo handia duten hogei bat lagunek hartu zuten parte Ekoplanean. Abiapuntua Recicleta Ribera izan zen, Tuterako La Mejanaren atarian. Abel del Reyk elkartearen helburuak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak azaldu zituen, Erriberako udalerri guztietan mugikortasun jasangarria defendatuz aritzen den elkartea baita. 
     
     
    Aurkezpenaren ondoren, Mejana Gourmetek duen baratzera joan eta Tuterako Tomate Itsusiaren laboreak bisitatu genituen, Amaya García eta Joaquín Aramendiaren eskutik. Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa bat da Mejana Gourmet, gizarteratzearen eta trebakuntzaren bidez bizitzak eraldatzeko aukerak eta prestakuntza eskaini nahi dituena, baratzeen bitartez.
     
     
    Bigarren geltokia Fontellasen izan zen, eta taldeak pedalei eragin zien Aceites Artajo enpresak duen lursail ikusgarriraino. Bertan, bisita gidatu batez gozatu ahal izan genuen, inor axolagabe utzi ez ziona, eta gainera, olioak dastatu eta maisu baten eskutik ikasteko aukera izan genuen, Paco Urzaizen eskutik, hain zuzen ere. Olioaz gain, Artajo Olioak merkaturatzen dituen almendra gozo-gozoak probatzeko aukera izan genuen. 
     
    Azken geltokia El Bocalen izan zen, 1528tik datorren proiektu hidrauliko handi bat, Karlos I.a enperadoreak gaur egun Kanal Inperial bezala ezagutzen dugunari ekiteko agindua eman zuenean. Ikuspuntu askotatik begiratuta, ingurune interesgarria da: paisaia, arkitektura, historia, hidraulika, eta abar. Horri esker, 2004az geroztik kultura-intereseko ondasun izendatu dute. Bisita gidatua egin genuen enklabera eta indarrari heldu genion mokadu batekin, Tuterako itzuliari ekin aurretik. Ibilaldi polita, entretenigarria eta oso atsegina, taldean partekatu genuena, Erriberan pedalei eragiten diegun bitartean.
     
     
    Eskerrik asko Biela y Tierra ibilbide honetan laguntzeagatik eta parte hartu zuen eta posible egin zuen talde guztiari esker!
     
    Hurrengo Ekoplana urrian izango da. Gure sareetan emanen dugu horren berri. 

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org