EKOplana bizikletaz ekainaren 5ean Biela eta Tierrarekin

Ekainaren 5ean, CPAEN/NNPEKek bizikleta-ibilaldi bat antolatu du Biela y Tierra taldearekin, Iruñeko eta inguruetako ekoizpen eta kontsumo ekologikoko ekimenak bisitatzeko helburuarekin. Martxa 10:00etan abiatuko da Gaztelu Plazatik, eta 13:00etan amaituko da EKOmerkatuan. Jarduera doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez: https://forms.gle/TSHUuXQXyTMhsLCk6

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Ibilaldia bizikletaz Iruñerriko ekimen ekologikoak bisitatuz. Hori da CPAEN/NNPEKek ekainaren 5erako, larunbata, Biela eta Tierra eta Bizikume elkartearen laguntzarekin antolatu duen EKOplana.

Bizikletaz egindako ibilaldi honen bidez, Iruñearen inguruan dauden ekimen ekologikoak balioetsi eta ikusarazi nahi dira, pertsona sustatzaileek bertatik bertara ezagutu ahal izan ditzaten eta larunbat goiz batean bizikletaz ibilaldi atsegina egin dezaten. Helburua, beraz, herritarren artean ekoizpen eta kontsumo ekologikoa sustatzea da. Biela y Tierra elkartearen zutabeak agroekologia, mugikortasun iraunkorra, ekofeminismoak eta elikadura subiranotasuna dira zeharkako bi ardatzekin: landa-mundu bizia eta kontsumo kontzientea eta eraldatzailea. Nafarroako emakume txirrindularien kolektiboa da Bizikume.

Hiru ordu iraungo duen ibilaldian zazpi ekimen ekologiko bisitatuko dituzte Iruñean eta Burlatan. Goizeko 10etan hasiko da Iruñeko Gaztelu Plazan eta lehenengo geldialdia Setemen egingo dute. Setem bidezko merkataritzko CPAEN/NNPEKko saltokien sareko kidea da. Hortik jarraituko dugu Iruñeko Alde Zaharreko Piparrika baratzera iritsi arte, auzoan barazki fresko eta ekologikoekin autokudeatutako gune komunitariora.

Landare produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkartea Rotxapean izango da hurrengo geldialdia. Hortik, zikloturisten martxak Aranzadiraino jarraituko du, eta Elkarkideko baratzeak bisitatuko ditugu, Arga ibaiaren ertzean. Aranzaditik Burlatara iritsiko gara OndalanKoop ekimen berria ezagutzera, kontsumo ereduan eragin eta elikagai ekologikoak eta Nafarroakoak kontsumitzearen garrantzia azpimarratu nahi duen kooperatiba.

Biela eta Tierrarekin AFortunato Café-raino jarraituko dugu Soto de Lezkairun eta hortik Iruñeko Autobus Estazio Zaharrera iritsiko gara. Bertan Geltokiko proiektua aurkeztuko digute eta Nafarroako Ekomerkatu Ekologikoan amaituko dugu. Gurekin zatoz?

Izena emateko, sartu formularioan: https://forms.gle/TSHUuXQXyTMhsLCk6

Kontsultatu ibilbidea hemen: https://n9.cl/wupmd

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org