Ekoplanak, hamabi ibilbide Nafarroako ekimen ekologikoak ezagutzeko

Nafarroako hainbat ekimen ekologiko ezagutzeko proposamena dira Ekoplanak, CPAEN/NNPEKek ziurtatutako elikagai ekologikoak ekoizten eta elaboratzen dituzten pertsonen eskutik. Iruñea, Ultzama, Bortziriak, Lizarraldea, Zangozako merindadea, Erdialdea eta Erriberako planek osatzen dute. Helburua: Nafarroa ekologikoa ezagutzea eta gozatzea.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako upategiak ezagutzea eta mahastiak bisitatzea, Aranzadi eta Martzillako baratzeetako barazki mota desberdinak ikustea, pasta fabrika bat ikustea, Oskotzen sagardo sagarrari buruz gehiago jakitea edo Beran erlategiak bisitatzea dira Ekoplanetako proposamenetako batzuk.
 
Ekoplan bakoitzak eko-gune bat proposatzen du, CPAEN/NNPEK bidez ziurtatutako elikagai ekologikoak ekoizten eta elaboratzen dituzten pertsonak bisitatzeko, hurbileko ibilaldi bat eta proposamen gastronomiko bat. Azken batean, Ekoplanak elikadura ekologikoaz kontzientziatzeko modu bat dira, kontsumitzen ditugun elikagaiei aurpegia jartzeko eta ekoizleen herriak zuzenean ezagutuz. Olibondoak bisitatzea, Andia mendilerroan gazta nola egiten den ezagutzea, garagardo-dastatzeaz disfrutatzea edo Erriberako oilo-haztegietara eta almendrondo ekologikoetara bisitak egitea dira ibilbideen beste proposamenak.
 
Guztira, Ekoplanetan CPAEN/NNPEKeko 17 operadore ekologiko daude, beren ekoizpenekin eta elaborazioekin lurra eta pertsonak zaintzen dituztenak, eta, aldi berean, landa-eremua bizirik mantentzen dutenak eta herritarrei elikagai osasungarriak, jasangarriak eta zaporetsuak eskaintzen dizkietenak. Ekoplanetan ekoizleek hartzen dute leku nagusia, Nafarroan egiten duten ekoizpen ekologikoari balioa emanez.
 
 
Gastronomia ekologikoa
 
 
Ekoizleak bisitatzeaz gain, Ekoplanak proposamen gastronomiko ekologiko batekin osatzen dira. CPAEN/NNPEKeko Jatetxe Jasangarrien Sareko establezimenduak dira, produktu ekologikoak eskaintzen dizkizutenak: osasuntsuak, gertukoak eta jasangarriak. Eguna borobiltzeko, ekoizle ekologikotik gertu dagoen ibilbide bat egitea proposatzen da, naturaz ingurune atsegin batean gozatzeko.
 
Plan horiekin, edozein pertsona jar daiteke harremanetan proiektu ekologikoarekin eta bisita gidatu bat egin dezake bere ekoizpenetara. Ekoplanak bakoitzaren gustura egin daitezke; izan ere, egun oso edo egun erdiko plan bat egiteko proposamen irekiak dira, operadore ekologikoak bisitatuz, elikagai ekologikoekin hamaiketakoa eginez eta naturaz gozatuz.
 
Ekoplanen bidez, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko truke- eta sentsibilizazio-espazio bat sortzen da, bertako produktu ekologikoa bertatik bertara ezagutzeko, eta, horrez gain, hiri eta landa-eremuaren arteko lotura sendotzeko eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko aliantzak sortzeko.
 
Ekoplanei buruzko informazio guztia https://www.navarraecologica.org webgunean dago eskuragarri. Halaber, webgune beretik deskarga daitekeen liburuxka bat egin da, eta hainbat interesgunetan banatu da.
 
 
Ekoplana bizikletan
 
 
Joan den ekainean, Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, CPAEN/NNPEKek bizikletaz egindako lehen ekoplana antolatu zuen Iruñerrian zehar, Biela eta Tierrarekin. Iruñerriko zazpi ekimen ekologiko ikusarazi ziren, eta bertatik bertara ezagutu zituzten proiektuak. Bizikleta-ibilaldia webgunean eta liburuxkan ere jasota dago, nahi duenak bizikletaz ere egin dezan.
 
 
 
Hamabi plan, hamabi dibertsio
 
1. Barazki ekologikoak Argaren ertzetan
 
2. Pasta ekologikoa Beriainen
 
3. Bizikleta ibilaldia Iruñerritik
 
4. Ultzamako sagardo ekologikoa
 
5. Berako ezti ekologikoa
 
6. Ardoa eta olio ekologikoa Lizarraldean
 
7. Gazta eta garagardo ekologikoa Urbasa-Andiako oinetan
 
8. Behe Mendiko ardo ekologikoak
 
9. Lizarraldeko Erriberaren ardo eta kontserba ekologikoak
 
10. Erribera Altuko barazki eta olio ekologikoak
 
11. Tafalla eta Erriberriko olio eta ardo ekologikoa
 
12. Erriberako arrautz ekologikoak

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org