Antsoaingo baratze ekologikoa, emakume enpoderamendurako gunea

Duela urte batzuetatik, Antsoaingo zenbait emakumek produktu ekologikoak landatzeko gune batez gozatzen dute. Auzolan gune bat da, Udaletxeko Berdintasun zerbitzuak babestua, eta parte hartzaileak euren kabuz antolatzen dira, gero produktuak hartuz eta disfrutatuz. Ekimen hau 2008an du lehen harria, nahiz eta zortzi urte beranduago martxan jarri izan zen. Lehendabiziko urte horietan, berdintasun zerbitzuak, Agenda Local 21 planarekin batera, fase desberdinak dituen berdintasun eta...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Duela urte batzuetatik, Antsoaingo zenbait emakumek produktu ekologikoak landatzeko gune batez gozatzen dute. Auzolan gune bat da, Udaletxeko Berdintasun zerbitzuak babestua, eta parte hartzaileak euren kabuz antolatzen dira, gero produktuak hartuz eta disfrutatuz.

Ekimen hau 2008an du lehen harria, nahiz eta zortzi urte beranduago martxan jarri izan zen. Lehendabiziko urte horietan, berdintasun zerbitzuak, Agenda Local 21 planarekin batera, fase desberdinak dituen berdintasun eta iraunkortasun plana martxan jarri zuten. Proiektu hauen artean, parekidetasuna eta ekologia oinarritzat hartuta, herri baratzak planteatu ziren pertsonen eta ingurugiroaren zaintzaren erreferientzia gisa.

Lehendabiziko fasea, oraindik martxan den herriguneko konpost gunea izan zen. Jimeno Jurio kalearen bukaeran jarri zen, gaur egun, hor kokatzen da ere herri baratza. Gaur egun bi konpost-ontzi murriztutako mugikortasuna duten pertsonentzat egokituak daude. Gero, Ademnarekin (Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea) elkarlanean, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako egokitutako baratzea sortu zen, 108 metro karraturekin eta landatzeko lau mahairekin.

Bigarren fasean, eta toki berean, Antsoaingo emakumeentzako baratze ekologikoa prestatu zen. Baratze hau 250 metro karratukoa da eta 25 atal ditu, fruitu landareak uztatzeko. Hasiera batean, jada bestelako ekimen eta lantaldetan parte hartzen zuten emakumeei eskeini zitzaien baratzean hasteko aukera. Gero, herriko emakume guztiei eman zitzaien aukera. 42 emakume pasa dira jada baratzetatik. Gaur egun 12 daude era aktiboan lanean. Kudeaketa udaltetxearen esku dagoen arren, emakumeek lantzen dute antolaketa, landatze eta biltze lana. Ekimenari esker, Errotzen emakumeen elkartea sortu zen. Euren espazioa, Txokorri delakoa da.

2016an Nafarroako Gobernuak Mejores Prácticas de Desarrollo Sostenible sariarekin txalotu zuen dinamika.

Baratzea martxan jarri zenean, emakumeek, Arrea agroekologia elkartearen eskutik formakuntza jaso zuten. Proiektuko parte-hartzaileen hitzetan, baratza ikasketa prozesu aberasgarria dela, ez soilik landa lanari erreferientzia eginez, baita egunez egunekoari, antolakuntzari, espacio berrietan irekitzeari eta bestelako pertsonekin harreman egiteari erreparatuta ere. Ziklo osoetan parte hartzea, ikustea eta gozatzea oso aberasgarria dela azpimarratzen dute.

CPAENek, datozen asteetan bilduko diren fruituen lantzean parte hartu zuen.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org