CPAEN/NNPEKek dokumental bat argitaratu du ekoizpen ekologikoari buruzko bideo-bilduma baten ondorioz, horretan diharduten pertsonen lana ikusarazteko.
Leire, Ignacio, Ibon, Arantzazu, Jesus, Panpi, Goiza, Edorta, Paula, Elena eta Mikel aurkezten dizkizuegu. Ekoizleak eta elaboratzaileak, merkataria, ostalaria, elikagai ekologikoak kontsumitzen dituen kirolaria, ekoizpen ekologikoan aditua eta auditorea. Haiek, etorkizun ekologiko baten alde egiten dute, eta Nafarroako elikagai ekologikoei balioa ematen diete.
Dokumentalean eta baita ere elkarrizketa pertsonaletan, protagonistak produktu eta elikadura ekologikoaren garrantzia azaltzen dute: Panpi Mailharin, duela 20 urte elikagai ekologikoen denda bat ireki egin zuen “produktu ekologikoa asko garatu da eta orain denetarik aurki dezakegu” adierazi egiten du.
Arantzatzu Aldanondo, dokumentalaren beste protagonista bat eta duela 20 urte baino gehio darama eredu ekologiko estensiboaren aldeko apustu egiten, berarentzat “politena da hemen landatzen duzuna hemen geratzea eta hemen kontsumitzea”. Mikel Alcasena, CPAEN/NNPEK-eko auditorea, CPAEN/NNPEKek nola lan egiten duen erakusten du, eta Europako araudia betetzeaz arduratzen da “euro-hostoak kontrol guztiak pasa dituela bermatzen du”. Kontrol-teknikariak funtsezkoak dira ziurtagiri ekologikoa lortzeko; izan ere, horiek dira egunero ekoizpen ekologikoan ekoizten, lantzen, inportatzen eta merkaturatzen duten pertsona guztiak bisitatzen dituztenak.
Dokumentala duela bi urte hasi egin zen “Etorkizuna ekologikoa da” campaina baten itxiera da nekazaritza ekologikoari eskainitako bizitza oso baten adibideak, baina baita belaunaldien arteko erreleboarenak eta ekoizpen ekologikoan ekiteko apustuarenak ere.
Orain, CPAEN/NNPEKek herritarrekiko zuzeneko kanalen bidez hedatzearen aldeko apustua egiten du, hala nola Iruñea eta inguruetan zehar ibilbide berezia duten publizitate-panelen bidez. Ibilbide honek 3 asteko iraupena du eta informazioa Yamaguchi Plazan, Carlos III .aren Etorbidean eta Pio XII .ean edo Gurutzeko Plazan erakutsiko du, besteak beste.
Ekintza honen bidez, nekazaritza ekologikoa zabaldu eta sustatuko dugu, dokumentalak transmititu nahi duen informazioa argi eta erraz eskura dezaten. Bilatu gaitzazu Iruñean eta inguruetan!
Dokumentalaren esteka: https://www.youtube.com/watch?v=hNKORuk6PfY&t=4s
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org