Europar Batasuneko lehen sari ekologikoak

Datorren irailaren 23an Nekazaritza Ekologikoaren Europako lehen Eguna ospatuko da. Horretarako, Europar Batasunak sari batzuk antolatu ditu, EBko balio-kate ekologikoan bikaintasuna saritzeko.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Helburua da eragile ekologiko onenak eta berritzaileenak saritzea, nekazaritzak ingurumenean eta kliman duen eragina murrizten laguntzeko, eta Biodibertsitateari buruzko EBren Estrategiaren eta «Baserritik Mahaira» estrategiaren helburuak lortzeko.
 
CPAEN/NNPEKetik Nafarroako nekazari eta abeltzainak, enpresa ekologikoak eta elikagai ekologikoekin lan egiten duten ostalaritza eta merkataritza ekologikoa animatu nahi ditugu hautagaitza aurkez dezaten. Sariek izaera ekonomikorik ez duten arren, Europan saritutako proiektu bakoitzarentzat ikusgarritasun publikoa dakarte, eta iritzi publikoa kontzientziatu eta sentsibilizatu egiten dute ekoizpen ekologikoaz eta bikaintasuneko proiektu berritzaile eta jasangarriak .
 
EBko sari ekologikoek zazpi kategoria eta zortzi sari biltzen dituzte:
 
1. kategoria: nekazari ekologiko onena (gizona) eta nekazari ekologiko onena (emakumea)
2. kategoria: eskualde ekologiko onena
3. kategoria: hiri ekologiko onena
4. kategoria: biobarruti ekologiko onena
5. kategoria: ETE ekologikorik onena
6. kategoria: elikagai ekologikoen txikizkari onena
7. kategoria: jatetxe ekologiko onena
 
Sarietan izena emateko esteka honetatik egin daiteke: 
 
Hautagaitza aurkezteko 2022ko martxoaren 25etik 2022ko ekainaren 8rako epea dago. 
2022ko irailaren 23an, Nekazaritza Ekologikoaren Europako Egunean, sariak banatzeko ekitaldia egingo da. Egoerak aukera ematen badu, sariak aurrez aurre banatzeko ekitaldia egingo da, eta irabazleak Bruselan ekitaldi batera gonbidatuko dira, sariak jasotzeko.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org