Gaur itxi ditu ateak Nafarroako III. Azoka Ekologikoak. Hiru egun hauetan, ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbildu ditu, eta ehunka lagun pasa dira Iruñeko Autobus Geltoki Zaharretik. Azokaren helburua nekazaritza ekologikoan oinarritutako jakiak herritarrei ezagutzera ematea da.
Denera, erakusketarien artean sektoreko 45 enpresa ekologiko baino gehiagok parte hartu dute azokan, askotariko sektorekoak: olioa, upeltegiak, zerealak, lekaleak, kontserbak, haragiak eta hestekiak, frutak eta barazkiak, arrautzak, eztia, pastak, pastelgintza eta okindegia, baratzeko landareak eta gazta. Bertan parte hartu duten enpresek eta antolatzaileek adierazi dutenez, arrakastatsua izan da azoka, marka guztiak gainditu dituelako eta balio izan duelako kontsumitzaileak eta ekoizleak gerturatzeko, Edorta Lezaun NNPEK-ko lehendakariak adierazi duenez.
Asteburu honetan, Geltoki, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra, NNPEK-ren operadore ekologiko eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izan da. Nekazaritza ekologikoaren erakusleihoa izan da eta bertan erakutsi dira hurbileko jaki alternatiboak bizitza osasuntsuago bat aurrera eramateko. Elikadurak duen garrantzia gero eta jende gehiagoren ardura da, eta elikagai ekologikoak kontsumitzea osasungarriagoa da.
Nabarmendu behar dugu azokan parte hartu dutela Dolores Raigón Espainiako Nekazaritza Ekologikoko elkartearen lehendakariak eta Manuel Figueroa La Verdeko kooperatibako kideak. Haien hitzaldietan nekazaritza ekologikoen onuraz eta hazien garrantziaz hitz egin duten, hurrenez hurren. Gainera, gaur egindako lehiaketan Victor Luri eta Luis Romero izan dira erosketa ekologikoaren irabazleak.
Elikagai ekologikoen merkatu handia
Urtero antolatzen du jaia NNPEK-k 2015etik eta Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da azoka. NNPEK-ren helburua pertsonen eta ingurugiroaren osasunean eragitea da, eta kalitatezko hurbileko jakiak dira gure apustua. Hori dela eta, Nafarroako III. Azoka Ekologikoaren bidez elikagai ekologikoak ikusgai egitea eta gizarteak baloratzea bilatzen dugu. Era berean, ekoizle ekologikoen lana balorean jarri nahi dugu. Azoka antolatzea aukera ezin hobea izan da Nafarroako gizarteari elikagai ekologikoak hurbiltzeko. Gainera, ekologikoak azkenaldian gora egin duen sektorea da, eskaintza handitu delako.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org