Ardo ekologikoaren nazioarteko azoka tour moduan ospatuko da irailaren 2 eta 3an. Nafarroako lau upeltegi ekologiko izango dira anfitrioi, eta haiek erakutsiko dituzte estatu mailako 40 upeltegi ekologikoetako ardoak.
Qaderna Vía, Navarsotillo, Biurko Gorri eta Lezáun upeltegiek Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Feria hartuko dute irailean. Ekimena ospatu gabeko hainbat urteren bueltan dator, sektoreak hala eskatuta. Azokak, profesionalei zuzentzen zaie, eta Suedia, Herbereak, Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarkako kazetariak erakarriko ditu, eta INTIAK gonbidatutako nazioarteko erosleak: Estatu Batuak, Singapur, Alemania, Letonia, Norbegia…
2009an AENeko nekazari talde bat ekimena sustatzen hasi zen, eta hainbat ediziotan Iruñera ekarri zuen mundu osoko profesionalak eta inportatzaileak erakartzen, horrela harreman komertzialak sustatuz. Orain INTIAK, NNPEK, AEN eta ICEXen (The Spanish Institute of Foreign Trade) laguntzaz antolatuko du. Laguntza garrantzitsuaz eta espektatiba altuekin, ezinbesteko aukera da dendentziak, ardo bereziak eta milaka urteetako tradizioa ezagutzeko.
Egoitza izango diren lau upeltegiak mahats biletarako prest izanen dira eta beraz, bisitariek, haien lana puntu gorenean gozatu ahal izango dute, transformazioa hasi eta aurreko urratsean.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org