Geltoki proiektua prest da garai bateko kafetegi eta lehiatila zaharrei bizi berri bat emateko eta horretako jarduerez beterik datorren den ekainaren 9rako irekierarako azken prestakuntzekin buru belarri dabil.
Proiektuaren filosofia hiru ardatz ezberdinetan sustengatuko da: Ekonomia Solidarioa, Elikadura Burujabetza eta Kultura alternatiboa. Hiritarrei zuzendutako zerbitzu gisa sortu da eta Nafarroan dauden alternatiba ezberdinentzako bozgorailua izateko jaiotzen da; gizartearen ehuna sustatzeko proposamen zabala eta anitza.
Geltoki hiru gune ezberdinetan egongo da zatiturik: Kafetegi bat, merkatu sozialarentzako gune bat eta balio anitzetarako gune zentrala. Gune zabal eta argitxua izango den kafetegiak, gozatzeko, ikasteko eta osasunarentzako onuragarria izango den gunea izango da, bertako eta sasoiko produktuez gozatzeko aukera izateaz aparte, elikadura eskola batez osatua egongo da, tailerrak eta produktuen dastaketez gozatzeko aukera emanen duena.
Merkatu sozialaren guneak bi denda izango ditu, elikadura denda alde batetik (bertakoa, ekologikoa edo/eta artisaua) eta artisau eta bigarren eskuko denda beste alde batetik.
Azkenik, ekonomia solidarioa zabaldu eta ezagutzera emateko balioko duen gune zentrala izango dugu (lehiatilen gunea), talde eta pertsonen topaleku, herrialdean dauden alternatiba ekonomikoen erakuslehio izango dena eta kultura altrenatiba guztien sustapenerako baliogarria izango dena.
Proiektua martxan jartzeko eta honen finantzaketarako Geltokiko kooparatibistek Fiare Banku Etikoaren bitartez Crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan. 40 egunez egongo da martxan eta ekainaren 30ean amaituko da. Kanpainaren informazio gehiago jasotzeko bisita ezazue Goteoko web orria: https://www.goteo.org/project/geltoki
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org