Hacer de Comer Dani Garciak ikasturte honetan egindako programaren izenburua da. Torres anaiak zuten programa ordezkatu du eta txokoa aurkitu du TVE1eko goizeko programazioan.
Garciak aurten eskuratu du Michelin hiru izarrak, eta programa aurkezteaz gain ezaguna izan da bere jatetxea itxi duelako. Goi mailako gastronomia eskaintzen zuen bertan eta orain pertsonen ondoan kozinatu nahi du, sukaldaritza gertuagoa eskaintzen.
Programaren ekoiztetxeak NNPEKrekin harremanetan jarri zen udaberria ondoren baratzari buruzko produktuen inguruan adituak bilatzeko, hain zuzen ere, tipulen inguruan. Carlos Alvarez NNPEKko operadorea izan zen hautatua. Alvarezek duela hamar urte hasi zen bere lursaila landatzen Buñuelen, La Noria deitutakoa. Berak aurkeztu zuen tipulen inguruko erreportajea platoan, sei minututan. Horietatik, programak hautatuko du produktuari buruz hitz egiten duen zatia, sukaldariak errezeta prestatu baino lehenago.
Alvarezek nabarmendu nahi izan du tratu ona jaso duena TVEren aldetik: “Oso eskuzabalak izan ziren eta denaz arduratu ziren”. Baina, pena eman ziola, denbora gutxi zuenez gero Nafarroako baratzaz eta ekoizpen ekologikoari buruz hitz egiteko: “Oso argi zeukaten elikagai ekologikoari buruz hitz egin ahal nuela, baina ez aurre eginez konbentzionalarekin”.
Carlos Alvarezek hainbat tipula mota aurkeztu zituen programan: hala nola, gorria, neguko tipula, tipula goxoa edo txalotak. “Tipula haziak eraman nituen, hain justu sortu berriak eta tipula zaharra, landarearen prozesu osoa erakusteko”.
Programa irailean ikusteko aukera egonen da, eta NNPEKko operadoreekin jarraituko du bat egiten hurrengo emanaldietan elikagai ekologikoei buruz. Hori dela eta, hurrengo denboraldian presentzia gehiago izanen dugu, eta modu honetan Nafarroako ekoizpen ekologikoa sustatuko dugu.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org