Aurten ere, elikagai ekologikoak eta tokikoak Iruñeko Gaztelu plazara itzuliko dira. Urriaren 8tik 12ra arte, goizez eta arratsaldez, Nafarroako 11 ekoizle ekologikok beren produktuak erakutsiko dituzte. Tokiko Produkltuaren Astean bertako produktuei balioa eman nahi zaie, eta ekoizpenaren eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bilatzeko.
Tokiko Produktuaren Astea Iruñeko Udalak antolatu du, CPAEN/NNPEK, Reyno Gourmet, Elikagai Artistano eta Bizilurren laguntzarekin.
CPAEN/NNPEKen eskutik, honako hauek joango dira Tokiko Produktuaren VI. Astera:
- Biosasun (Dicastilloko olioa)
- Ecoprolive (Garesko olibaren produktuak)
- Ekollaondo (ahuntz-gazta, jogurtak eta Goldaratzen arrautzak)
- Casa Paulina (Artatzako marmeladak)
- Gobeies (ahabi gorri deshidratatua, onddodun risottoak, landare-kontserbak eta haziak)
- Pittika (Erratzuko behi-gazta)
- Aspace (gazta, jogurtak, esnea eta Orreagako gurina
- Domiña (Goizuetako Betizuko txorizoa)
- Martinelli pasta (Beriaingo elikagai-pasta)
- Erlan (Izurzuko eztia)
- Larrezabal ECO (Altsasuko gazta)
Tailerrak
Azokak musika animazioa eta haurrentzako gune bat izango ditu, besteak beste, estanpazioa, 'Bertako produktua' etiketen diseinua eta musika animazioa. Dastatzeak ere antolatu dira, eta Nafarroako Filmotekarekin proiekzio bat antolatu da.