NNPEKko batzar orokorra heldu den irailaren 14ean izanen da, larunbatarekin. Hitzordua goizeko hamarretan izanen da, Autobus Geltoki Zaharreko Hitzaldi Aretoan. Batzarrean Nafarroako sektore ekologikoak parte hartuko du bertako ekoizpen ekologikoaren egoeraz hitz egiteko, bai eta elikagai ekologikoen kontrola eta ziurtagiria, sustapena, komunikazioa eta proiektuei buruz jarduteko. Gainera, azken urteetan bezala, NNPEKk bere sariak banatuko ditu: 2019ko Erakunde Kolaboratzailearen Saria eta Bizitza Nekazaritza Ekologikoari emana Saria.
Aurrekontuen eta jardueren memoriaren aurkezpenarekin hasiko da eguna 10:00etan. Horren ondotik, lan mahaietan banatuko dira parte hartzaileak. Kontrol eta ziurtatze mahaia, sustapen mahaia eta proiektu mahaian eztabaidatuko dituzte lan ildo desberdinak.
Sari banaketa eta gero (12:30etan izanen da) aperitiboa egonen da Geltokin NNPEKren eskutik bertaratu diren pertsona guztientzat eta horren ondoren, bazkaria egonen da leku berean. Bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, uste baitugu zuen bertaratzea garrantzitsua eta beharrezkoa dela. Batzarrerako zein bazkarirako zuen bertaratzea konfirmatu nahiko genuke. Horretarako, deitu 645453136 telefonora edo andrea@cpaen.org helbidean.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org