Iruñean eta Irunen bi hitzordu izango dira asteburuan elikagai ekologikoekin

    Aste honetan nekazaritza ekologikoarekin zerikusia duten bi ekitaldi izango dira: Bioterra, Irungo Ficoba barrutian egiten den azoka ekologikoa eta Iruñeko Tokiko Produktuen Astea, Gaztelu Plazan izango dena urriaren 9tik 12ra. Bietan, CPAEN/NNPEKen ziurtagiria duten Nafarroako elikagai ekologikoen postuak aurkituko ditugu.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Nafarroako ekoizpen ekologikoak bete-betean jarraitzen du ikasturte hasieran. Bitxia izan arren, hitzordu interesgarriak ekarri dizkigu sektorearekin topo egiteko. Nafarroako Azoka Ekologikoa egin zen jada, hileko lehen larunbatero Iruñeko EKOmerkatua egiten da eta orain Bioterra eta Iruñeko Tokiko Produktuen Astea datoz.
    Bioterra ostiralean hasiko da eta Pilarreko zubia aprobetxatuko du hilaren hamabira arte (astelehena) ateak irekitzeko eta, hartara, jende gehiago erakartzeko. Azoka klasiko honen hamazazpigarren edizioak berriz ere eragiten die ekoizpen ekologikoari, bioeraikuntzari eta energía berriztagarriei, eta irtenbide eta produktu jasangarriak, ingurunearekin arduratsuak eta osasunerako onak direnak ezagutarazten ditu. Besteak beste, Nafarroako ekoizpen agroekologikoaren ordezkaritza zabala izango du. Bertaratzen direnek Biotraillako barazkiak, El Bordón Enbutidos txorizo ekologikoa, Cafés Afortunatoko kafe ekologikoa, Aranda eta Bardea Olioaren olio ekologikoak, Frutu Lehor Naturalen almendrak, Ekollaondoko arrautzak eta Casa Paulinako marmeladak ezagutzeko aukera izango dute.

    Iruñean geratzea aukeratzen dutenek Tokiko Produktuen Astera Joan ahal izango dute. Iruñeko Udaleko Tokiko Ekonomia Iraunkorreko Alorrak antolatu du, Intia, Elikagai Artisauak eta CPAEN/NNPEKen laguntzarekin. Aurten, Gaztelu Plazan izango da hitzordua, eta helburua da Nafarroako ekoizleen errealitatea herritarrengana hurbiltzea eta, aldi berean, Iruñeko erdigunean jarduera handi bat antolatzea, hiriaren erdigunearen animazioari eta dinamizazioari laguntzeko.

    Asteburuan eros daitezkeen elikagaien artean, Biosasungo olio eta freskagarriak, Gobeieseko kontserbak, rissotoa eta ahabiak, Isanaturreko olioa eta espeziak, Ekollaondoko arrautzak eta ahuntz gazta eta Casa Paulinako marmeladak daude.

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org