Udatik bueltan Nafarroako IX Azoka Ekologikoan itxarongo zaituztegu. Datorren irailaren 13, 14 eta 15ean Nafarroako IX Azoka Ekologikoa ospatuko da, Nafarroako elikagai ekologikoen azokarik handiena, Zentzumenen Parke abegitsuan.
Aurten, gainera, azokak txikienengan oinarrituko ditu bere jarduerak eta gaia, jolasetik elikaduraren garrantziaz eta elikagaien jatorriaz kontzientziatuz eta sentsibilizatuz eta elikadura-ohitura jasangarriak heziz eta sustatuz.
Gainera, Nafarroako IX Azoka Ekologikoko kartela aurkeztu da. Bertan, haurrei keinu bat egiten zaie origamiko barazki eta frutekin. Ekologikoan heztera eta modu iraunkorrean ekoitzitako tokiko eta sasoiko elikagaien kontsumoak duen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen duen kartela
IX. edizioa
Nafarroako Azoka Ekologikoa Nafarroako produktu ekologikoen merkatu handiena da, CPAEN/NNPEKek urtero antolatzen duena 2015etik. Noaingo Zentzumenen Parkean ospatzen den laugarren urtea da hau. Nekazaritzan eta ekoizpen ekologikoan oinarritutako elikagaiak Nafarroako herritarrei hurbiltzeko helburuarekin sortutako azoka da, eta produktu ekologikoen profesionalak, ekoizleak eta kontsumitzaileak batzen ditu zuzenean eta bitartekaririk gabe ezagutu eta erosteko.
Irailean itxarongo zaituztegu Nafarroako Azoka Ekologikoan!