Jesus Aranda nekazaria eta Noaingo Udala, CPAEN/NNPEK sariak

    Nafarroako sektore ekologikoak CPAEN/NNPEK 2021 sariak banatu ditu. CPAEN/NNPEKren batzar nagusian izan da sari-banaketa. Bertan, Jesus Aranda nekazariak eta erakundeko lehen presidenteak Nekazaritza Ekologikoari eskainitako Bizitza saria jaso du, eta Noaingo Udalak Erakunde Laguntzailearen saria. 

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    CPAEN/NNPEKren batzar nagusia egin da, eta 70 bat operadore ekologikok hartu dute parte. Bertan, erakundearen kontuak aurkeztu dira, eta ziurtapen, sustapen eta proiektu departamentuek egindako lana aurkeztu da, besteak beste. Parte hartze handia izan du batzarrak eta amaitzeko, V. CPAEN/NNPEK sariak banatu dira.
     
    Aurten sariak oso bereziak izan dira, erakundearen 25. urteurrenaren barruan kokatzen baitira. Batetik, Faltzesko Jesus Aranda nekazaria, CPAEN/NNPEKeko (1996-2001) lehen presidentea izan dena saritu da. Bestetik, Noaingo Udalak herriko nekazaritza ekologikoaren alde egindako apustua nabarmendu da. Mirian Otxotorena CPAEN/NNPEKeko presidenteak eman ditu sariak.
     
    Jesus Aranda, bizitza osoko saria
     
    Jesus Arandak 30 urte baino gehiago daramatza mundu ekologikoarekin konprometituta. Faltzesko talde ekologistan hasi zen, eta horren ondoren Biolur elkartearen bidez jarraitu zuen nekazaritza ekologikoan. Jesus CPAEN/NNPEKeko lehen presidentea izan zen 1996tik 2001era, eta aurretik bi urtez egon zen behin-behinean, Kontseilu arautzailea oraindik existitzen ez zenean. CPAEN/NNPEKeko bultzatzaile bat izan da.
     
    Bere familiarekin batera, nekazaritza eta abeltzaintza tradizioko Ecológicos Aranda enpresa sortu zuen. Bertan lanean dihardu oliba eta olio-ekoizpenean, bazka eta zerealen laborantza, silotze-zerbitzuak eskaintzen ditu; baita harategia eta ekodenda dute ere, betiere ikuspegi ekologikoarekin eta teknika biodinamikoetan aurrera eginez. Jesus Aranda familia-enpresako nekazaritza-arloko arduraduna da; Blanca Guembe emaztea harategiaren kudeaketaz arduratzen da, eta Edurne eta Iosune Aranda alabak, ekodendako arduradunak dira.
     
    25 urtez, familia-jarduera nagusia ardi-azienda izan zen. 2010ean olioa ekoizten hasi ziren, eta gaur egun familia-enpresaren ardatz nagusia da. Olibondoen landaketa horiek hasieratik printzipio biodinamikoekin planteatu dira, eta ingurunean eragin txikia dute, ur-fluxuak, putzuak eta muinoak mantenduz. Gaur egun, bisita gidatuak antolatzen dituzte eta mota guztietako tailerrak ematen dituzte. Hilero joaten da EKOmerkatura bere oliba-olio birjina estrarekin, iaz Ecotraman zilarrezko domina irabazi zuena.
     
    Noaingo Udala: erakunde Laguntzailearen Saria
     
    Noain-Elortzibarko Udalak urteak daramatza herria hobetzen lorezaintza ekologikoaren bidez, zuhaitz-sailak, lorategi txikiak eta lore-parterrak sortuz. 2006az geroztik, gainera, Zentzumenen Parkea du, eta horrek harrera bikaina du bai udalerrian bai Nafarroa osoan ere, 250 landare mota baino gehiago dituen erreferentziazko gunea baita.
     
    Gaur egun, Noain eredugarria da tokiko iraunkortasuna, lorezaintza eta nekazaritza ekologikoa, bioeraikuntza, klima-aldaketa, energia berriztagarriak eta energia-eraginkortasuna bezalako gaietan. CPAEN/NNPEKek ekoizpen ekologikoaren eta jasangarritasunaren alde egindako apustu sendoa saritu nahi izan du, baita erakundearen 25. urteurrena ospatzeko erraztasun guztiak eta izan duen harrera ona ere.
     
    CPAEN/NNPEK urteurrena eta Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa
     
    Noaingo Zentzumenen Parkeak CPAEN/NNPEKen 25. urteurrena eta Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa hartuko ditu gaurtik igandera. Nafarroako ekoizpen ekologikoak 25 urte bete ditu eta Noainen ospatuko du programa interesgarri batekin: merkatu ekologikoa, eremu ekogastronomikoa, arraza autoktonoen abeltzaintza erakusketa, emanaldiak, musika animazioa, hitzaldiak, tailerrak, zozketak, haurrentzako gunea...
     
     
     
    Hitzordua gaur 17: 00etan hasiko da, larunbatean goizez eta arratsaldez jarraituko du eta igande goizean amaituko da, 14:30ean ixtea aurreikusita baitago. Elikagai ekologikoen 35 ekoizle bertan izanen dira, haiei beraiei zuzenean erosteko aukera egonen da, asteburu ekologikoaz disfrutatzeko. Informazio guztia hemen dago: www.navarraecologica.org
     
     

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org