Jose Bove abeltzain, sindikalista eta Eurodiputatua Tafalla eta Elizondon izango da

José Bové (Talence, Akitania Berria, Frantia, 1953) nekazal munduko eta elikadura subirautza arloko adierazle nagusietako bat da. Europar parlamentuan diputatua da Berdeen Taldean / Europa Libre Aliantza taldean, eta landa eta nekazaritza garapenerako presidente ordea da hemizikloan. Sindikalista gisa, globalizazioaren kontrako mugimenduaren buruetako bat da eta Via Campesina nazioarteko erakundearen bozeramailea da. Gainera, frantziar sindikatu den Confédération Paysanne-ren...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

José Bové (Talence, Akitania Berria, Frantia, 1953) nekazal munduko eta elikadura subirautza arloko adierazle nagusietako bat da. Europar parlamentuan diputatua da Berdeen Taldean / Europa Libre Aliantza taldean, eta landa eta nekazaritza garapenerako presidente ordea da hemizikloan. Sindikalista gisa, globalizazioaren kontrako mugimenduaren buruetako bat da eta Via Campesina nazioarteko erakundearen bozeramailea da. Gainera, frantziar sindikatu den Confédération Paysanne-ren sortzaileetako bat da.

Baztando Udalak, eutsi baserriari eta Lantxurda Taldeak gonbidatuta Tafalla eta Elizondon hitzaldiak eskainiko ditu, hilak 24 eta 25ean hurrenez-hurren. CPAEN/NNPEKekin elkarlanean, Bovék uzta ekologikoen arazoaz, europako nekazal legegintzaz eta elikadura subirautzaz arituko da.

Tafallako antolatzaile den Lantxurda taldeak, Tafallaldeko nekazari, abeltzain eta nekazal arloko profesionalek osatzen dute. Landa guneko arazoak azalerazteko eta horiei nekazal ekoizpen ekologikoaren bidetik irtenbideak emateko sortu zen. Lantxurdak lan egiten du, elikadura subirautzan oinarritutako landa garapena sustatu eta zabaltzeko.

Tafallan eta Elizondon Bovek eskainiko dituen hitzaldien tankerako ekimenak egiten jarraitzeko zergatietako bat, oraindik elikadura subirautzaren inguruan existitzen den ezjakintasuna da, “batez ere mutinazionalek, kontsumo ekologikoaren hazkundea geldiezina ikusita, hortik etekina ateratzea erabaki zutenetik”, kritikatzen dute Tafallako mugimendutik. “Uzta transgenikoetan eta garapen jasangaitzan iaioak diren” marka handiek ohiko produktuetan erabiltzen dituzten marketing estrategia berberak erabiltzen eta kontrolerako araudiak leundi ditzaten presionatzen aritzen dira “eko labela eskuratzeko”.

Bové hori guztiaren inguruan arituko da. Gogoratu beharra dago, gaur europarlamentari dena, industria nekazaritza eta uzta transgenikoen aurka aritu den borrokalaria dela. Globalizazioaren ondorio kaltegarrien aurka aritzen diren nekazarientzako eredu da, eta ohiko nekazaritzaren defensa egiten du, produktu naturalekin, eta jasangarritasunean eta pobrezian dauden herrialdeekiko elkartasunean oinarritzen den nekazal ereduaren aldekoa da. Azken finean, nekazaritzarekiko gertukoa den pertsona da, bertan jatorri eta sustraiak dituena, baita nekazal borrokan ere, eta Europako politikagintzaren bazter guztietarako sarbidea duena.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org