Joseneak, Reckrea landa hotelen elkarteak banatzen duen 2018ko Urteko Lamioa saria jaso du

Joseneak Urteko Lamio saria jaso zuen Ramon Navarro, Reckrea Landa Hotelen ELkartearen presidentearen eskutik jaso zuen, CPAEN/NNPEK-ek jaso eta urtebetera. Ekitaldian, ostalari sektorea elkartu zen eta Maitena Ezkutari Komertzio eta Turismo Zuzendari Orokorra bertaratu zen.  

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako landa arloko hoteletako bozeramaileek Joseneari 2018ko Urteko Lamioa saria eskaintzea erabaki zuten. Sari honek, gizarte eta lan eremuko insertzioan egiundako lanak eskertzen ditu, eta helburutzat baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen integrazioa du, enpresa proiektu txikien sorkuntzaren tankerako medioak erabilita.

Reckreak “URTEko LAMIOA” garaikurra eskaintzen dio, elkartearen baloreekin bat egiten duen pertsona edo erakundeari: elkartasuna, Nafarroako landa kulturaren, biztanleen, langileen eta landa eremuko enpresa txikien defentsa, dira balore horietako batzuk.

Josenea sendabelarrak eta teak ekoizteagatik ezaguna da eta CPAEN/NNPEKeko kide da. Baina Josenea ere nabarmena da bere gizarte proiektu eta praktika jasangarriengatik, kaltetutako pertsonen berreskuratze integralerako proiektuak sustatzen dituelako. Hau izan da aurtengo Lamio saria jasotzeko gizarte balio garrantzitsuenetako bat. 2003an sortu zenetik, Joseneak %85eteko laneratze tasa du, antzeko proiektuen artean estatu mailan altuena. Hogetia hamairu langile ditu eta horietatik hamazazpi bergizarteratze postuak dira.

Ekitaldia goizeko hamarretan hasi zen Ilunberriko Herritar Gunean, eta lehen hitza Reckreako presidenteak izan zuen, Ramon Navarrok. Balioan jarri zituen Nafarroako landa hotelen posizionamendua, horietatik hamar TripAdvisor webggunearen arabera, erkidegoko hogetia bost onenen artean baitaude, eta hamabi, Booking web guneak egindako top hogeiean. Datu horiek, Navarroen hitzetan, agerian uzten dute, toki hauek bakarrak eta bereziak direla, gainontzeko hotel eskaintzarekiko desberdinak. Lady Moustach-eko Xabier Iriartek, komunikazioaren ikuspegi profesionala azpimarratu zuen, hortaz arduratzen bait da bere agentzia.

Maitena Ezkutarik ekitaldia itxi zuen eta Azpea Upeltegian CPAEN/NNPEKek antolatutako bazkariarekin amaitu zen eguna.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org