Nafarroako Azoka Ekologikoa hasteko 20 egun baino gutxiago falta direnean, ekitaldiaren programazio osoa erakutsi ahal dizuegu. Irailaren 12, 13 eta 14an Noaingo Zentzumenen Parkean.
Elikagai ekologikoen azoka, hitzaldiak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak, erakusketak eta hainbat estilotako musika egonen da, asteburua girotzeko. CPAEN/NNPEKek antolatuta, Noaingo Zentzumenen Parkean sektore ekologikoaren jaia ospatzeko jardueraz betetako azoka da, eta urtero milaka bisitari biltzen ditu hain ingurune enblematikoan.
Azoka ostiralean, irailaren 12an, hasiko da, 17:00etan, produktu ekologikoen azokarekin, asteburuan produktu ekologikoak dastatzeko gastrozonarekin eta txikiekozonarekin. Besteak beste, ostiralean nekazaritza ekologikoari omenaldia egingo zaio saxofoi bakarrarekin Ana Garcíaren eskutik.
Asteburuan egingo diren beste jarduera batzuek izena eman behar dute aldez aurretik, hala nola parkerako bisita gidatuak edo igande goizean egingo den gosari ekologikodua duen yoga familiarra.
Ekoizletik ahora dastaketetan, ostiral eta larunbatean arratsaldeko 19:00etan NNPEK-eko operadoreen produktuak probatu ahal izango dira, azokaren X. edizioan izango ditugunak. Gainera, asteburu osoan zehar Geltoki gune gastronomikoan jakiak eta edari ekologikoak eskainiko dituzte.
Aurtengo berrikuntza gisa, Beste Mundu Bat Posible Da gunea izango da, eta hiru hitzaldi izango dira bertan. Karmelo Bizkarra, Nicolás Ólea eta Joaquín Araujok elikadura eta nekazaritza ekologikoari buruzko pentsamenduak eta ideiak partekatuko dituzte.
Progrmazio guztia irakurri dezakezu hemen: https://www.navarraecologica.org/eu/azokak/nafarroako-azoka-ekologikoa-x
Nafarroako Azoka Ekologikoan ikusten gara!
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org