Nekazaritza ekologikoak lan-gizarteratzearen aldeko apustua egiten du

    Otsailean, Ipar Euskal Herrian (Hasparren, Arbona eta Anglet), nekazaritza ekologikoko ekimenen arteko topaketa batzuk egin ziren. Ekimen horien proiektuak desgaitasun fisikoak edo intelektualak dituzten pertsonak eta gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzean oinarritzen dira.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Ekimen anfitrioi gisa, honako hauek parte hartu zuten: La ferme d 'Uhaldia (Hasparren), ESAT Gure Nahia (Arbona) eta Les Jardins du refuge (Anglet). Nafarroako operadore hauek parte hartu zuten, CPAEN/NNPEKk ziurtatuta: Elkarkide (Aranzadi, Iruñea), Josenea Bio (Irunberri) eta Biointegra, Aspace (Orreaga).
     
    Topaketan parte hartu zuen, halaber, ESAT Château d 'Espiute (Pirinio Atlantikoak) erakundeak, INSER (Iparraldea eta Nafarroa Solidarioak eta Eko-Arduradunak) proiektuaren buru den ekimenak. Proiektu honen baitan egiten dira topaketa hauek, integrazio sozioekonomikoa eta ekoizpen agroekologikoa bateratzen dituzten ekimenen bideragarritasuna eta indartzea errazten duten alderdietan (ekoizpena, merkataritza, parte-hartzaileen integrazioa eta abar) funtzionatzeko esperientziak trukatzeko.
     
    Proiektua Pirinio Atlantikoetan BLEk (Biharko Lurraren Elkartea) eta Nafarroan AENk (Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkartea) koordinatzen dute. 2022tik 2023ko azarora bitartean garatzen da, eta PLEk (Pirinioetako Lan Elkarteak) finantzatzen du.

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org