Nekazaritza ekologikoa handitu da Espainian

Berri onak dira nekazaritza ekologikoarentzat. Ekoizpen ekologikoan dagoen azalera %3,1 handitu da 2016. urteko datuak alderatuz Espainian. Horrela izanik, 2.082.000 hektareak gainditu dira. Horrez gain, operadoreen zenbakia ere hazi egin da, hain zuzen ere, %53, 43.984 operadore daude gaur egun.   Hektareei dagokionez, erdia behin betiko larreak dira, laurden bat goldatu daitezkeen laboreak dira eta beste laurden bat, berriz, behin betiko laboreak. Ekoizpenerako...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Berri onak dira nekazaritza ekologikoarentzat. Ekoizpen ekologikoan dagoen azalera %3,1 handitu da 2016. urteko datuak alderatuz Espainian. Horrela izanik, 2.082.000 hektareak gainditu dira. Horrez gain, operadoreen zenbakia ere hazi egin da, hain zuzen ere, %53, 43.984 operadore daude gaur egun.

 

Hektareei dagokionez, erdia behin betiko larreak dira, laurden bat goldatu daitezkeen laboreak dira eta beste laurden bat, berriz, behin betiko laboreak. Ekoizpenerako gainazala nabarmentzen da, izan ere, joan den urtearekin alderatuz 280.000 hektarea gainditu direlako. Hori dela eta, ekoizpen ekologikoaren gorakadaren joera konfirmatzen da, batez beste %3,7 handitu dena azken bost urtetan.

 

Operadoreei dagokionez, guztira, %5,3ean handitu da zenbakia, 43.984 operadoreekin. Kategoria guztietan handitu dira operadoreak: lehen mailako ekoizleak (%4,2), industrialak (%12,8), inportatzaileak (%28), esportatzaileak (%49) eta merkaturatze maioristak (%22). Datu hauek erakusten dute elikadura katearen hazkundea azkeneko fasetan, eskaera handitu delako. Urteko batez besteko hazkundea azken bost urtetan %4,7koa izan da nekazal ekoizleetan, %15,2 industrian eta %17,5 produktu ekologikoen merkaturatzaileetan.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org