Ia 50 erakusketarik parte hartuko dute Nafarroako III. Azoka Ekologikoan maiatzaren 18, 19 eta 20ean

Nafarroako Azoka Ekologikoa lurraldeko produktu ekologikoen azoka handiena da.  NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen duen ekitaldia da 2015etik. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Geltokin eginen da, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, hain zuzen ere,  heldu den maiatzaren 18, 19 eta 20an. Azokaren helburua nekazaritza ekologikoan oinarritutako jakiak herritarrei ezagutzera ematea da eta elikagaiak erostea zuzenean, bitartekaririk gabe. Urtero...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako Azoka Ekologikoa lurraldeko produktu ekologikoen azoka handiena da.  NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen duen ekitaldia da 2015etik. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Geltokin eginen da, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, hain zuzen ere,  heldu den maiatzaren 18, 19 eta 20an. Azokaren helburua nekazaritza ekologikoan oinarritutako jakiak herritarrei ezagutzera ematea da eta elikagaiak erostea zuzenean, bitartekaririk gabe. Urtero Nafarroa osoko produktu ekologikoen sektoreko profesionalak, ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbiltzen dira ekitaldira.

Gaur goizean aurkeztu da Nafarroako III. Azoka Ekologikoa Kondestable Jauregian. Prentsaurrekoan parte hartu dute Edorta Lezaun NNPEK-ko lehendakariak, Isabel Elizalde Ingurumenaren, Tokiko Administrazioaren, Landa Garapenaren eta Lurralde Antolamenduaren kontseilariak, Patricia Perales Iruñeko udaleko Tokiko Ekonomia jasangarriaren zinegotziak eta Miren Lizasoain NNPEK-ko Kontseiluaren kideak.


Lezaunek adierazi duen bezala, azokak “elkargunea izan nahi du kontsumitzaile eta ekoizleen artean”; hori dela eta, herritarrak animatu nahi izan ditu heldu den asteburuan azokara gerturatzera eta Nafarroako jaki ekologikoak kontsumitzera.


Peralesek, bestalde Nafarroako ekoizpen ekologikoak izan duen hazkundea nabarmendu du: “Nafarroako nekazal gainazal ekologikoa %18an handitu da eta 2017an 107 operadore gehiagok eman dute izena, hazkundea ia %13ko izan delarik”. Egun, NNPEKen 624 operadore daude.

Miren Lizasoain kontseiluko kideak, bestalde, heldu den asteburuan azokan egonen diren hitzaldiak nabarmendu nahi izan ditu. Besteak beste, parte hartuko dute, Dolores Raigonek, Jagoba Errekondok eta Manuel Figueroak.

Azkenik, Elizaldek ekoizpen ekologikoaren alde erakundeen artean egiten ari den elkarlana azpimarratu nahi izan du. “Fruituak eman ditu elkarlanak eta bidea ari gara egiten administrazio desberdinen artean, ekoizle eta kontsumitzaileen artean”.

Elikagai freskoak eta landuak

Heldu den asteburuan ospatuko den azokan, bisitariek ezagutuko dituzte ekologikoan ekoizten diren barazkiak, haragia, arrautzak, esnekiak edo ogia; horrez gain ere, jaki landuak eta prestatuak egongo dira, esaterako, gozokiak, kontserbak eta zukuak eta ardoa. Gainera, erakusketariek aukera izango dute haien jakiak eta zerbitzuen dastaketak eskaintzeko, bezeroaren asebetetzeaz ohartzeko.

Elikagai ekologikoen merkatuak, erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, photocall, show cooking-ak, dastaketak eta jateko eta erlaxatzeko gunea beteko dute Nafarroako III. Azoka Ekologikoa. Hori gutxi balitz, haurrentzako gune bat prestatu da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, txikienek ere ongi pasatzeko eta gure elikadura zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko. Jardueren artean, Dolores Raigon Espainiako Nekazaritza Ekologikoaren elkarteko lehendakariaren hitzaldia nabarmendu nahi dugu. Heldu den ostiralean maiatzaren 18an izanen da 19:00etan Geltokiko hitzaldi aretoan. Nekazaritza Ekologikoa, nutrizio eta ingurugiro-onurei buruz mintzatuko da.


45 enpresa eta 14 sektore

Hiru egunetan zehar, CPAEN/NNPEK-ren operadore ekologiko eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izan nahi du ekitaldiak. Nekazaritza ekologikoaren erakusleihoa izango da eta bertan erakutsiko dira hurbileko jaki alternatiboak bizitza osasuntsuago bat aurrera eramateko. Elikadurak duen garrantzia gero eta jende gehiagoren ardura da, eta elikagai ekologikoak kontsumitzea osasungarriagoa da. Erakusketariei dagokionez, sektoreko 45 enpresek bat eginen dute azokan, askotariko sektorekoak: olioa, upeltegiak, zerealak, lekaleak, kontserbak, haragiak eta hestekiak, frutak eta barazkiak, arrautzak, eztia, pastak, pastelgintza eta okindegia, baratzeko landareak eta gazta, besteak beste. Denera, elikadurako 14 sektore egonen dira presente, eta horrez gain Geltokiko txartel-leihatiletan hainbat enpresa ekologikok arropa eta oinetako ekoak erakutsiko dituzte bai eta etxeko gauzak eta kosmetika naturala.


Azokak maiatzaren 18an, ostiralarekin, irekiko ditu ateak 17:00etan, eta jendaurrera zabalik egongo da 20:30ak arte. Larunbata izango da bisitari gehien jasoko duen eguna, eta erakusketariak goiz eta arratsaldez egongo dira (11:00-14:30 eta 17:00-20:30). Azkenik, maiatzaren 20an, igandearekin, itxiko ditu ateak azokak 14:30etan.  Jateko gunea zabalik egonen da azoka iraun bitartean.


Nafarroa Ekologikoaren webgunean azokaren inguruan dagoen informazio guztia duzue.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org