La Feria Navarra Ecológica ha transcurrido con la sensación de haber sido la edición más exitosa de los últimos cuatro años
Bertako eta sasoiko produktu ekologikoa edizio honetako protagonista izan da. 40 erakustokik Nafarroako nekazal ekoizpen ekologikoa kontsumitzaileengandik eskura jarri zuten.
Azoka ez da soilik salmenta puntu bat. Honetaz gain harremanetan jartzen ditu ekoizleak eta ingurugiroa zainduz lan egiteko garrantziaz sentsibilizatzen du.
Bestelako ekimenek harrera paregabea izan dute: sukaldaritza tailerrak, mindfulness ikastaroa, fermentu tailerrak, haur ekintzak…
Laugarren urtez, Geltokik, Iruñeko Autobus Geltoki zaharrak, hartu du azoka asteburu osoan zehar. Beste urteekin alderatuta harrera hobea izan du.
Aurtengo Nafarroako Azoka Ekologikoa azken urteetako jendetsuena izanaren iritziaz igaro da. Bai bisitari kopuruak, bai salmentek, gora egin dute, eta horren erakustoki izan ziren azoka amaitu aurretik, salmenta gune askok amaiturik zituztela euren produktuak.
Azoka erakustoki esanguratsua da. Bertan Geltokira gerturatu direnek, lehen eskuz ezagutu ahal izan dituzte Nafarroan ekoiztutako produktuak eta harreman zuzena izan dute operadore ekologikoekin. Kontuan izan behar da ere bisitari asko sektore ekologikoaren profesionalak direla, eta hona gerturatu izan direla sektorea ezagutzera produtku ekologikoa denda, merkatal gune eta banatzaile sareetan txerateko.
Parte-hartzaileek zein antolakuntzak arrakasta nabarmendu dute aurtengoan. Atsegin handiz beraz jarriko dira lanean datozen edizioak antolatzeko, hala nabarmendu zuen CPAEN/NNPEKeko presidenteak, Edorta Lezaunek: “Azokaren arrakastaren zati handi bat ekoizleei eskertu behar zaie, haiek, bitartekaririk gabe, bisitariekin hitz egiten dutelako jaki bakoitzaren berri emanez”. Ekoizpen ekologikoaren indargune bat, produktu bakoitzak atzean istorio bat izatea gain, ingurugiroarekiko, bertakoarekiko eta lurraldearekiko atxiki izandako konpromezua bait da.
Azoka ekologikoa Nafarroako produktu ekologikoen merktaruik handiena da, eta CPAEN/NNPEKek, Nafarroako Nekazal Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak, antolatzen du. Aurten INTIAK lagundu du FIVEren antolakuntzan, ostiralean burutu zen Ardo Ekologikoaren Ferian.
Azokaren helburu nagusien artean nekazaritza eta ekoizpen ekologikoan oinarritutako produktuak Nafarroako herritarrei hurbiltzea eta sektoreko profesional, ekoizle eta kontsumitzaileei topagunea eskaintzea kokatzen dira. Horregatik Nafarroako IV. Azoka Akologikoaren bidez CPAEN/NNPEKek ikusgarritasuna eta balorean jartzea izan ditu helburu, gertuko ekoizpen ekologikoa sustatzeko eta era berean egindako lanari balioa emateko.
Azokaren arrakastak ekoizpen ekologikoaren hazkundea indartzen du. Mundu, Europa, Batasun, estatu eta Nafarroa mailan hazten ari da.
Europan, 2019ko Eurostaten arabera, ekoizpen ekologikoak 37.000 milioi eurotik gorako salmentak sortzen ditu, iaz baino %11 gehiago. Ekoizpen ekologikoak gainera 12,6 milioi hektarea hartzen ditu. Estatuan 2,1 milio hektarea hartzen dira, Batasun mailan nagusi izanik, Italia eta Frantziaren aurretik, 1,9 eta 1,7 milioi hurrenez-hurren. Nafarroan 57.311 hektareatatik 83.348 hektareara igaro da ekoizpen ekologikoan. 667 operadorek eta 1.300 labeldun produktuk, bermatzen dute datua.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org