Emakidak Soto Etxeko beheko solairua eta aldameneko baratzeak barne hartzen ditu. Baratze horiek nekazaritza ekologikoaren inguruko jardueretara bideratuko dira, ingurunean modu jasangarrian garatu behar den jarduera ekonomiko gisa; halaber, bertako produktuen erabilera eta ingurunea errespetatzen duten lan-metodoak sustatuko dira, kalitatezko produktu naturalak lortzeko.
Emakidadunak baratze-guneak eta berotegiak abian jarri beharko ditu, eta urte osoan eta baldintza onetan egonen dira abian. Gainera, emakidak ezarritako jenero-kanona bete beharko du. Kanon hori bisitei arreta ematean datza, ingurune-hezkuntzaren programaren eta baratzezaintza-ikastaroen barruan. Halaber, beren lehen eta bigarren solairuko apartamentuak okupatzen dituztenen prestakuntza-ibilbideko ikasketa- eta/edo gaikuntza-programei dagozkien premiei erantzun beharko die.
Emakida horri esker, Iruñeko Udalak baratze-guneak berreskuratu eta egokitu nahi ditu, nekazaritza ekologikoa ekoiztearen bidez. Izan ere, nekazaritza ekologikoari esker, ingurune-hezkuntza proiektuak, azterketa- eta esperimentazio-proiektuak, ekoizpen-eredu alternatiboak garatzen dira, eta aldi berean, herritarrendako eta nekazaritza ekologikoarekin lotutako langileendako aisialdia eta heziketa sustatzen da.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org