Lantxurdak Elikadura Burujabetzari buruzko IV. Jardunaldiak egingo ditu Tafallan

Datorren otsailaren 15ean, Tafallako Lantxurda kolektiboak Elikadura Burujabetzari buruzko IV. Jardunaldiak egingo ditu. Oraingoan, klima aldaketa izango dute ardatz eta horrek abeltzaintza eta nekazaritzarekin duen harremana. "Agroekologia, konponbidearen printzipioa" lelopean hasiko dituzte jardunaldiak. Lantxurdak lau urte daramatza jada jardunaldi hauek antolatzen, eta bertan agroekologiari, landa munduari, tokiko garapenari eta elikadura subiranotasunari buruzko hainbat gai...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Datorren otsailaren 15ean, Tafallako Lantxurda kolektiboak Elikadura Burujabetzari buruzko IV. Jardunaldiak egingo ditu. Oraingoan, klima aldaketa izango dute ardatz eta horrek abeltzaintza eta nekazaritzarekin duen harremana. "Agroekologia, konponbidearen printzipioa" lelopean hasiko dituzte jardunaldiak.

Lantxurdak lau urte daramatza jada jardunaldi hauek antolatzen, eta bertan agroekologiari, landa munduari, tokiko garapenari eta elikadura subiranotasunari buruzko hainbat gai lantzen joan da. Aurreko edizioetan agroekologia eta osasuna, erosketa publikoa edo merkaturatzeko zirkuitu laburrak jorratu dituzte; oraingoan, nekazaritza, abeltzaintza eta klima-aldaketarekin duen loturaren txanda izango da. Gai hori gaurkotasun handikoa da, eta ekoizpen agroekologikoak berebiziko garrantzia du.

Tafallako Kultur Etxean goizeko hamarretatik aurrera egingo den jardunaldia bi mahaitan banatuta dago. Lehenengoan, Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orriko Rafael Alday  egongo da, gure erkidegoan gai honen inguruan ematen ari diren urratsak azalduko dituena; bestetik, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuko Alberto Lafarga egongo da. Neurri-garapenaren bidez klima-aldaketarekin gerta daitezkeen prozesuei aurrea hartzea du helburu proiektu horrek, eta eragin negatiboak mugatuko dituzten eta, ahal den neurrian, inpaktu positiboak aprobetxatuko dituzten egokitzapen-sistemak jorratuko dituzte.

Bigarren mahaia eguerdiko hamabietan hasiko da, eta abeltzainak eta nekazariak izango dira protagonista. Mahaian Mirian Otxotorenak, Iturgoiengo abeltzain ekologiko eta esne eta gazta ekoizleak, Miquel Puigek, Mas el Puig abeltzaintza dibertsifikatuko abeltzainak eta Jeromo Aguadok osatuko dute.

Informazio gehiagorakoLantxurda kolektiboarekin harremanetan jar zaitezkete facebooken @lantxurdataldea edo lantxurdataldea@gmail.com helbide elektronikoan.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org