Larunbat honetako EKOmerkatua, sanferminetako giroarekin

Sanferminak iristear dira eta datorren larunbatean, uztailak 1, EKOmerkatuak jai giroa izango du. Sanfermin aurretik elikagai jasangarri eta osasungarriak erosteko postuez gain, ‘Zatoz eta dastatu’ gunean ardoa eta gazta izango dira, goiza girotzeko doako dastaketarekin. 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Uda heldu da, baina EKOmerkatuak leial jarraitzen dio Autobus Geltoki Zaharreko nasetan hilero egiten duen hitzorduari, aukera ona baita San Fermin jaietarako kalitatezko produktu ekologikoak erosteko. Nafarroako 14 ekoizle ekologikok parte hartuko dute eta euren elikagaiak erakutsiko dituzte 10:00etatik 14:00etara Iruñeko erdigunean. Sanferminetan etxera eramateko Nafarroako produktu ekologiko ugari egonen dira: Lizarraldeko olioa eta garagardoak, Izurzuko eztia, Beriaingo pasta, Irunberriko ardoa, Imotz Haraneko arrautzak, Munarrizko patatak eta lekaleak eta Baztan, Andia, Altsasu eta Larrezabal Ecoko gaztak eta Caparrosoko sasoiko barazkiak.
 
Gainera, ‘Zatoz eta dastatu’ gunean ardoa eta gazta dastatu ahal izango dira dohainik 12:00etatik 14:00etara, goiza girotzeko eta sanferminetarako prestatzen joateko, Geltokiren eskutik. EKOmerkatua Nafarroako kalitatezko produktu ekologikoak sustatzeko erakusleihoa izatea da helburua, ekologikoan kontsumitzea eta sanferminetaz gozatzea ere posible delako, tokiko ekoizleei lagunduz eta planetaren iraunkortasunari lagunduz, kontzientzia soziala eta ekologikoa eratzen laguntzen den bezala.
 
EKOtopaketa abuztuan
 
Ekainean eta uztailean ez da EKOtopaketarik ospatuko, baina abuztuaren amaieran sukaldaritza clase magistralak antolatuko dira berriro. Izan ere, abuztuaren 31n, osteguna, izango da ikasturtearen lehen EKOtopaketa. Data hurbiltzen den heinean, ekitaldiaren xehetasunen berri emango dugu.
 
 
 
EKOMERKATUKO EKOIZLEAK, UZTAILAK 1. 10:00-14:00
 
Martinelli pasta. Pasta. Beriain.
Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.
Ecológicos Aranda. Olioa. Faltzes.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Gil Pagola. Olioa. Eulz.
Ekollaondo. Gazta eta arrautzak. Goldaratz.
Erlandere. Eztia. Arbeiza.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioa. Munarriz.
Larrezabal Eco. Gazta. Altsasu.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Domiña. Hestebeteak. Goizueta.
Azpea upeltegia. Ardoa. Irunberri.
 
 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org