Larunbat honetako EKOmerkatuan familientzako habia-kutxen tailerra egongo da

Larunbat  honetan, maiatzaren 7an, Iruñeko EKOmerkatua ospatuko da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan, bertako eta sasoiko elikagai ekologikoen hamasei posturekin. Habia-kutxen tailerra egonen da familientzako, eta, hilero bezala, ostegunean EKOtopaketa egingo da Tres Reyes Hotelarekin. Informazio guztia www.ekomercado.org webgunean.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Maiatzaren 7an, larunbata, EKOmerkatua egingo da berriro, eta Nafarroa osoko 16 ekoizlek haien elikagaiak Iruñera hurbilduko dituzte 09:30etik 14:00etara. Horrela, Sakanako, Lizarraldeko, Baztango eta Imotzeko gaztak, Lizarraldeko olioa eta garagardoak, Imotzeko arrautzak eta esnekiak, Arbeiza eta Izurzuko eztia, Artzibarko ogia, Faltzesko sagarrak, Ameskoetako mermeladak, Munarrizeko patatak eta lekaleak, Beriaingo pasta eta Erriberako sasoiko barazkiak erosi ahal izango dira.
 
Nobedade gisa, EKOmerkatu honetarako Axuribeltzek produktu berri bat ekarriko du, gaztanbera, esne-seruma hartzitu eta egosiz egindako gaztanbera. Bestalde, zainzurien denboraldia ekoizpen betean dago, eta El Puente Viejok Caparrosotik denboraldiko produktu izarra eramaten jarraituko du.
 
Hortaz, elikagai osasungarriak eta jasangarriak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. 11:30ean, gainera, habia-kaxen tailer bat egingo da Ismael Cantonekin. Bertan, kutxa horien ingurumen-onurak eta nola egiten diren ikasi ahal izango da. Hegaztien kontserbazioarekin lotutako hainbat alderdi lantzen dituen ingurumen-sentsibilizazioko jarduera bat, familian gozatzeko ezin hobea.
 
EKOtopaketa Hotel Tres Reyesekin
 
Maiatzaren 5ean, osteguna, EKOtopaketa egingo da, azoka aurreko ostegunean egiten den sukaldaritza magistral klasea eta ondorengo afari ekologikoa. Oraingo honetan, Enrique Martinez Buron Hotel Tres Reyeseko sukaldariak zainzuriz egindako krematsua sukaldatuko du. Ekoizleek ere parte hartuko dute eta beren elikagaiak nola 
eta non ekoizten dituzten azalduko dute. Sukaldariak prestatutako anoa eta Geltokik egindako beste hiru (bi gazi eta gozo bat) dastatuko dira.
 
 
Informazio gehiago eta EKOtopaketaren erreserbak:
 
EKOMERKATUKO EKOIZLEAK, MAIATZAK 7 09:30-14:00
 
Domiña. Betizuren hestebeteak. Goizueta.
Ekollaondo. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.
Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra. Eulz.
Larrezabal ECO. Ardi-gazta. Altsasu.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
Koldo Resano. Sagarrak. Faltzes.
Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendrukoak. Faltzes.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Javier Anocibar. Patatak, babarrunak eta txitxirioak. Munarriz.
Pasta Martinelli. Pasta. Beriain. 
Bodegas Azpea. Upeltegia. Irunberri.
Casa Paulina. Marmeladak. Artaza. 
 
JARDUERA:
11:30-13:00 Habia-kutxen tailerra. Ikasi familian habia-kutxa bat eraikitzen. Ismael Cantonen eskutik emana. Izen emateak: cpaen@cpaen.org.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org