Larunbatean, ekainak 7 jarduerez beteriko ekomerkatua

Hurrengo larunbatean, ekainak 7  Ekomerkatua leial jarraitzen dio Autobus Geltoki Zaharreko nasetan hilero egiten duen hitzorduari, aukera ona baita hilabetea ongi hasteko kalitatezko produktu ekologikoak erosiz.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako 9 ekoizle ekologikok parte hartuko dute eta euren elikagaiak erakutsiko dituzte 10:00etatik 14:00etara Iruñeko erdigunean. Etxera eramateko Nafarroako produktu ekologiko ugari egonen dira: Lizarraldeko olioa eta lekaleak, Izurzuko eztia, Imotz Haraneko arrautzak, Munarrizko patatak eta lekaleak eta iturgoieneko gaztak eta Caparrosoko sasoiko barazkiak.

EKOmerkatua Nafarroako kalitatezko produktu ekologikoak sustatzeko erakusleihoa izatea da helburua, ekologikoan kontsumitzea, tokiko ekoizleei lagunduz eta planetaren iraunkortasunari lagunduz, kontzientzia soziala eta ekologikoa eratzen laguntzen den bezala.

Goizeko 12:00etan II. edizioko “Ekomiradas:natura zure begien bitartez”sari banaketa izango da non aurkeztuko dira 12 argazki finalistak eta bozketa publikoaren argazki irabazlea.

Baite ere 13:00etan ipuin kontalaria euskaraz “Denetarik eta bertakoa” 3 urte baino gehiagoko eta asistentzia librekoa.

Ekotopaketa ekainean

Gainera ostegunean ekainak 5, 20:00etan Geltokin, ekotopaketa ospatuko da Alhambra jatetxearekin. Javier Díaz sukaldari gonbidata izango da Ekomerkatuaren gaztekin egindako izozki bat prestatuz. Gainera, Ion Gulina eltokiko sukaldaria beste hiru plater prestatuko ditu elikagai ekologikoekin.

POSTUAK

 Elkea. Lekaleak eta olioa.  Baquedano eta Artajona.

Axuribeltz. Ardi gazta. Iturgoien.

El Puente Viejo. Barazkiak. Kaparroso.

Gil Pagola. Olioa. Eulz. 

Ekollaondo. Gazta eta arrautzak. Goldaratz.

Javier Anocibar. Txitxirioak eta patatak. Munárriz.

Erlan. Eztia. Izurzu. 

Lakabe. Ogia. Lakabe.

Ekosagar. Sagar zukua. Oscoz                                                                                                                                         

 

 

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org