Larunbatean EKOmerkatuak lekaleei eskainiko die jardunaldia

Urriko geldialdiaren ondoren, Nafarroako elikagai ekologikoen merkatua inoiz baino indartsuago itzuli da, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoari balioa emateko hainbat jarduera antolatu dira.
 
Lekaleen doako dastaketa egingo da ‘Zatoz eta dastatu’ izeneko gunean, eta baratze ekologikoa maneiatzeko tailerra antolatu da 11:30ean; egun osoan zehar ‘Egin zaitez eko' erakusketa ibiltaria egongo da Tutera kalean.
 
Egun berean, gainera, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Sarearen eta Geltokiren urteurrena ospatzen da, 20 eta 5 urte betetzen baitituzte, hurrenez hurren. Horretarako, azaroaren 2ko EKOtopaketa Ion Gulina Geltokiko sukaldariak egingo du eta bi erakundeek parte hartuko dute.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Azaroko EKOmerkatua jardueraz beteriko edizio izanen da eta Nafarroako lekale ekologikoei balioa emango die. Horretarako, ‘Zatoz eta dastatu’ doako dastatze gunean Nafarroako ekoizle ekologikoen hummus eta babarrun beltza probatzeko aukera egonen da  12:00etatik 14:00etara.
 
Munarrizetik, Goñi bailaran, Javier Anocibar hilero EKOmerkatura joaten da, txitxirioak babarrun beltza eta patata saltzera. Oraingoan ere bere produktuak dastatu ahal izango ditugu. Bestalde, Bakedanotik Elkea dator. Rebeca Germán Almagro eta David Ruiz Azpilicueta dira enpresa horretako kideak eta labore desberdinak ditu, besteak beste, lekaleak. Hasiera-hasieratik nekazaritza ekologikoaren eta zuzeneko salmentako merkatuen aldeko apustua egin dute.
 
Lekaleez gain (zuntz ugari dute eta landare jatorriko proteina ugari), EKOmerkatuan Nafarroako elikagai ekologiko ugari aurkituko ditugu: Guesalaz ibarreko gazta eta gaztanbera, Artzibarko ogia eta pastak, Caparrosoko sasoiko barazkiak, Ekollaondoko gazta eta arrautzak, Arbeiza eta Izurzuko eztia, eta Faltzesko olioa eta almendruak, eta Baztango gazta urdina.
 
Gainera, bi postu gonbidatu izanen ditugu: Ondalan, Burlatako kooperatiba, plater prestatuak eta bertako produktu ekologikoekin egindako menuak eskaintzen dituena, eta Lurmendi-Casa Paulina, Eulateko marmelada ekologikoaren egileak.
 
Baratze ekologikoaren tailerra
Gainera, 11:30ean baratze ekologikoa maneiatzeko tailer bat antolatu da. Tailer teoriko-praktikoa izango da, Oscar Ibañezen eskutik, eta nekazaritza ekologikoari buruzko fitxak banatuko dira: txandakatzea eta laboreen elkarketa, fauna osagarria, lurzorua, konposta, ongarri berdeak, osasuna nekazaritza ekologikoan eta abeltzaintza ekologikoa, besteak beste.
Izena ematea doakoa da eta cpaen@cpaen.org edo 600 325 123 telefonoetan egin daiteke.
Gainera, tailerrarekin batera, CPAEN/NNPEKren ‘Egin zaitez eko' erakusketa ibiltaria egingo da, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren handitasuna eta aniztasuna ezagutarazteko eta erakundeak egiten duen ziurtapena balioesteko.
 
REASen eta Geltokiren urteurrena
Nafarroako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Sareak 20 urte bete ditu, eta 5. urteurrena betetzen duen Geltokirekin batera, azaroaren 4an ospatuko dute, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. 11:30ean, Teatrolarik aurkeztutako ekitaldi bat antolatu da urteurrena ospatzeko, eta Nafarroan ESS ehuntzen 20 urte erakusketa inauguratuko da. 12:30ean, bermutaren eta photocallaren ordua EKOmerkatuan izango da.
 
EKOtopaketa
Datorren azaroaren 2ko EKOtopaketak Geltoki eta REASen urteurrenak ere ospatuko ditu. Horretarako, Ion Gulina Geltokiko sukaldariak egingo du sukaldaritzako eskola magistrala, eta porru konfitatuzko platera, olioaren emultsioa, batato eta koko krema eta erremolatxa-oilar mokoa prestatuko ditu. Gainera, bi erakundeetako arduradunak gonbidatu dira ibilbidea konta dezaten.
Hilero bezala, anoa landua eta Geltokik egindako beste hiru (bi gazi eta gozo bat) dastatuko dira. Izen-emateak hemen: https://ekomercado.org/eu/ekotopaketa/
 
 
EKOMERKATUA
Azaroaren 4an, 10: 00etatik 14: 00etara. Iruñeko Autobus Geltoki zaharra.
 
Ekollaondo. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.
Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
Erlandere. Eztia. Arbeiza.
Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendruak. Faltzes.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Javier Anocibar. Patatak, txitxirioa eta udareak. Munarriz.
 
POSTU GONBIDATUA
 
Ondalan. Menuak elikagai ekologikoekin eta lokalekin eskaintzen dituen kooperatiba. Burlata.
Lurmendi-Casa Paulina. Marmelada ekologikoak. Eulate.
 
JARDUERAK:
 
11:30-13:00. Baratze ekologikoa maneiatzeko tailerra. Irakaslea: Óscar Ibáñez. Izen-emateak cpaen@cpaen.org eta 600 325 123 helbideetan
12:00-14:00: ‘Zatoz eta dastatu’ lekaleen doako dastaketa doan Geltokiren eskutik.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org