CPAEN/NNPEK sarituek lan egiten jarraitzeko “ilusioarekin” agertu dira

Nafarroako ekoizle ekologikoen urteko asanbladaren testuinguraun, 2018 Entitate Laguntzailea eta Nekazaritza Ekologikoari Bizitza Oso bat emana sariak banatu dira. Sarituak Iruñeko Udala eta Eusebio Ezkurra Eugi abeltzaina izan dira.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Gaur goizean Geltokin, Iruñeko autobús geltoki zaharrean, CPAEN/NNPEK-en asanblada orokorra ospatu da. Bertan urteko memoria eta aurrekontuak aurkeztu dira eta etorkizunari begira egin beharreko lanaz hitz egin eta landu da. Erdigunean Entitate Laguntzaile eta Nekazaritza Ekologikoari Bizitza Osoa Emana sariak banatu dira.

Sarien aurkezpenean, elkarte eta bakarkakoen garantiza azpimarratu da, elikadura ekologiko, osasuntsuago eta jasangarriagoa bilatzearen baitan. Lehendabiziko saria Iruñeko Udalarentzat izan da, izan ere “Iruñeak 2016an Milango hitzarmena sinatu zuenetik, NNPEK eta udaletxearen artean haziz joan den harremana abiatu baitzen” adierazi du Edorta Lezaun, kontseiluko presidenteak. Gainera Lezaunek azpimarratu bezala “berritzailea den haur elikadura proiektua martxan jarri da haur eskoletan”. CPAEN/NNPEK-eko presidenteak esan bezala “bertako produkutaren astea bezalako jarduerak ospatzea, plazan jartzen ditu ekoizle ekologikoak” eta “Geltokin espazio berri bat sortu da ere, non Hajek berebiziko garantiza duten”. Nekazaritza ekologikoak “orain txoko berriak ditu, Zaragoza etorbideko baratze ekologikoa bezala, hau izan zen Borraja Komandoaren eta Udaletxearen lehen elkarlana”. Gainera iaztik, Iruñeak Agroekologiaren aldeko Hirien Sarearen kide da, beste 20 hirirekin batera.

Eusebio Ezkurra Eguik, Bizitza Osoa Nekazaritza Ekologikoari Emana saria jaso du. Bertan gogoan jarri izan dira “landaz dakiten” pertsonak, “euren bitza osoan zehar kurrari itsasita egondako jendea eta belaunaldiz belaundaldi, guraso-seme-alaba igorri izan den ezagutza”. Horren adibidetzat hartu dute Ezkurra bera, “nekazari eta abeltzaina, hamalau urtetatik gogoz lan egin eta naturarekin bat aritu dena, eta horri esker Nafarroan aitzindari izandakoa”. Ezkurrak “bere berme ekologikoa 1998an jaso zuen, orain 20 urte”. Bere zintzotasuna ere azpimarratu da.

Sarituak ilusioz agertu dira errekonozimenduengatik eta norabide berean “eutsi arte” lan egingo duela adierazi du Eusebio Ezkurrak.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org