Maiatzaren 19tik 21era Nafarroako II. Azoka Ekologikoa ospatuko da

El Consejo de la Producción Agraria de Navarra ( CPAEN-NNPEK )organizará los próximos días 19, 20 y 21 de mayo la 2ª Feria Navarra Ecológica en la antigua Estación de Autobuses de Pamplona, un espacio en el que numerosas empresas del sector mostrarán sus alimentos basados en la agricultura y la producción ecológica.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak- CPAEN/NNPEK maiatzaren 19, 20 eta 21ean Nafarroako II. Azoka Ekologikoa antolatu du Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. Bertan, sektoreko enpresa askok haien elikagai ekologikoak erakutsiko dituzte. Elikagai eta zerbitzu ekologikoak eskuratzeko aukera izanen da, baina baita probatzeko aukera ere.

 

Bisitariek azokan ezagutuko dituzte ekologikoan ekoizten diren barazkiak, haragia, arrautzak, esnekiak edo ogia; horrez gain ere, jaki landuak eta prestatuak egongo dira, esaterako, gozokiak, kontserbak eta zukuak eta ardoa. Lehengaiak ezagutzera emango dira eta nekazal turismoen eskaintza  informazio eta salmenta postuetan. Gainera, erakusketariek aukera izango dute haien jakiak eta zerbitzuen dastaketak eskaintzeko, bezeroaren asebetetzeaz ohartzeko.

 

Elikagai ekologikoen merkatuak, erakusketak, haur eta helduentzako tailer praktikoak, hitzaldiak, show cooking-ak, dastaketak eta foodtruck-ak beteko dute Nafarroako II. Azoka Ekologikoa. Hori gutxi balitz, haurrentzako gune bat prestatu da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean,  txikienek ere ongi pasatzeko eta gure elikadura zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko.

 

Hiru egunetan zehar, CPAEN/NNPEK-ren operadore ekologiko eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izan nahi du ekitaldiak. Nekazaritza ekologikoaren erakusleihoa izango da eta bertan erakutsiko dira hurbileko jaki alternatiboak bizitza osasuntsuago bat aurrera eramateko. Elikadurak duen garrantzia gero eta jende gehiagoren ardura da, eta elikagai ekologikoak kontsumitzea osasungarriagoa da.

 

Maiatzaren 19an, ostiralarekin, profesionalentzat bakarrik egongo da irekita azoka. Haien artean esperientziak elkarbanatzea eta lan sinergiak sortzea da helburua. Besteak beste, ostalaritzako, merkataritza txikiko eta saltoki handiko profesionalek eta banatzaileek parte hartuko dute. Ostiral arratsaldetik eta igande eguerdira arte zabalik egongo da guztientzat.

 

Asteburuan ere hainbat hitzaldi egongo dira, horien artean VSF Justicia Alimentaria Global elkarteak eta  Amigos de la Tierra GKEk eskainitakoak. Lehenengoak kontsumitzen dugun azukre kopuru handiaren inguruan hitz egingo du. Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen du 25 gramo hartu behar ditugula egunean, baina gaur egun 4 aldiz gehiago hartzen dugu.

 

Bestalde, Amigos de la tierra GKE-k jakien garraioak ingurugiroan eta klima aldaketan duen eraginaz hitz egingo du. Inportatzen diren jakiek batez beste 4.000 kilometro inguru bidaiatzen dute merkatuetara iritsi baino lehenago.

 

CPAEN-NNPEK, ZIFRETAN

 

Esan dezakegu sektore dinamiko eta ausarta garela: 544 operadore ditugu, 384 nekazari, 64 abeltzain, 131 enpresa eraldatzaile, 6 inportatzaile eta 19 handizkari. Denera, 48.000 lur hektarea daude, 1.300 jaki ziurtatuta eta 30 sektore baino gehiagokoak.

 

Hortaz, gure helburua pertsonen eta ingurugiroaren osasunean eragitea da, kalitatezko hurbileko jakiak dira gure apustua. Hori dela eta, Nafarroako II. Azoka Ekologikoaren bidez  elikagai ekologikoak ikusgai egitea eta gizarteak baloratzea bilatzen dugu. Era berean, ekoizle ekologikoen lana balorean jarri nahi dugu. Azoka aukera ezin hobea da Nafarroako gizarteari elikagai ekologikoak hurbiltzeko. Azkenaldian gora egin duen sektorea da, eskaintza handitu delako.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org