«Mikroplastikoa», ingurugiroa eta gizakion osasuna mehatxatzen duten plastiko zatiak izendatzen dituen elea,2018 urteko hitza aukeratu izan du Fundeu-k.
Fundeu (Fundación del Español Urgente) espainiar hizkuntzaren erabilera zuzena bermatzeko lana duen fundazioa da, batez ere sortu berriak diren hitzekin edota gaurkotasunaren uneren batean sortu daitezkeen zalantzen inguruan. Informazioaren profesionalek gehien erabiltzen dituzten orrialdeetako bat da eta Gaztelaniaren Erret Akademiarekin elkarlanean aritzen da. Urtero, Fundeuko batzorde batek urteko hitza aukeratzen du. Hori sortu berriak diren hitzen edo euren erabilera zabaldu den hitzen artean hautatua da. Irabazleak, nahiz eta ez duen zertan berria izan behar, bere jatorria dela, forma dela edo erabilera dela, interesa piztu behar du eta aukeratua izan den urtean protagonista izan behar du.
Horrela, 2018an “Mikroplastikoa” hitza hautatua izan da. Eta “mikromatxismoa”, “geroratu” (procrastinar erderaz), “VAR” edota “nazionalpopulismoa” hitzen aurretik aukeratu dute, medioetan eta pertsonen elkarrizketetan izandako presentziarengatik.
CPAEN/NNPEKetik “microplastikoa”ren sari hau gaitzetsi behar dugu, ibai, Itsaso eta ozeanoen kutsaduraren errealitateak eragindako tristuraz. Milaka miloi plastiko zatik kutsatzen dituzte urak, eta lur barreneko pertsonentzat urrutiko kontutzat pentsatu badaiteke ere, gure ardura ere bada. Eredutzat jarri dezakegu Mendigorrian Borraja Komandoak egindako asaltua. Bertan 70 zakar poltsa eta hondakinez betetako edukiontzi oso bat pilatu ziren, Arga ibai bazterretik hartuta, kilometro eta erdi eskaxeko ibilbidean, eta lehen begiradaz garbia zegoen gunean. Planetaren Nazioarteko Garbiketa Egunean, Iruñea, egin zen zabor bilketan ere, Argan, berrogeita hamar pertsonek bi ordutan, 210 lata, 116 beira botila, 1234 plastiko botila, 1500 poltsa, 111 edalontzi eta 20 tutu atera zituzten. Espero dugu, 2019an aukeratuko den hitza, bestelakoa izatea, “desmikroplastifikazioa” esaterako.
https://www.fundeu.es/palabra-del-anno/
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org