Nafarroak planto egin du: Nafarroa osoko 300 entitatek baino gehiago autokontsumoko baratzeen alde

    Erakunde sustatzaileek 300 atxikimendu baino gehiago bidali dituzte Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzara, murrizketak bertan behera uzteko eskatuz

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Nafarroako gizarteak autokontsumorako baratzeetan lan egiteko murrizketen amaiera eskatzeko manifestuari emandako erantzun sendoak erakusten du zer-nolako garrantzia duten gure elikaduran baratzek:

    99 udalek, 36 kontzejuk, udalaz gaindiko 5 erakunde publikok, landa-garapeneko 3 taldek, 18 alderdi eta talde politikok, 2 sindikatuk, Nafarroako osoko 159 elkarte eta kolektibok eskatzen diote Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari garai honetako nekazaritza-lan guztiak mugarik gabe baimentzeko.

    Atxikimendu horiek Nafarroako udalen herena baino gehiago dira, ia geografia osoan banatuta, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Horien artean daude: Zangoza, Olite, Tafalla, Aibar, Agoitz, Bera, Baztan, Leitza, Altsasua, Berriozar, Uharte, Zizur Nagusia, Mendigorria, Miranda de Arga, Lizarra, Lerin, Carcastillo, Murillo del Fruto, edota Torralba del Rio.

    Elkarte eta kolektibo sinatzaileen artean ere aniztasun handia dago, besteak beste, kultura-elkarteak, ureztatzaileen komunitateak, talde ekologistak, emakumeen elkarteak, kirol-elkarteak, nekazaritza ekologikoko elkarteak, gurasoen elkarteak, ehiztarien elkarteak, ekoizle txikien elkarteak eta kontsumo ekologikoko talde eta elkarteak.

    Elikadura eta nutrizio egokia Gobernuek babestu eta sustatu behar duten eskubide unibertsala da, bereziki krisi garaian. Baina autokontsumorako baratzeei ezarritako murrizketen ondorioz, gehienak bertan behera utzi dira, isunen eta zehapenen beldur, urte osoko uztaren mende dagoen funtsezko une batean.

    Nafarroako familia askori elikagai freskoak, tokikoak eta sasoikoak hornitzeko duen funtsezko eginkizuna gutxietsita eta ikusezin bihurtu dute, baita bizitza mantentzeko funtsezko jarduera asko ere, balio komertzialik ez dagoenean. Horrela bakarrik ulertzen da pandemia hedatzeko arriskurik gabeko eta elikaduran funtsezkoa den jarduera bat murriztu izana.

    "PLANTO EGITEN DUGU, NAFARROAK BERE BARATZETIK JAN NAHI DU” leloarekin autokontsumorako baratzeak balioan jarri nahi dira, elikadura burujabetzari egiten dioten ekarpena, baita osasun krisi honetan hain zuzen ere duten garrantzia ere. Gaur egun dagoen babesgabetasuna salatzea eta administrazio ezberdinen mezu kontrajarriek sortutako nahasmena ere.

    Autokontsumorako baratzeek Nafarroako 20.000 familia baino gehiago elikatzen laguntzen dute, tokiko nekazaritza baten parte dira, eskala txikian, ingurumena eta pertsonak errespetatzen dituzte, klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzen dute eta inguruan kontsumitzen dira. Ortuzainek paisaia, haziak eta nekazaritzako biodibertsitatea mantentzen laguntzen dute, baita nekazaritzako jakintzak kontserbatzen ere. Baratzea, gaur egun, gure lurraldearen nortasunaren parte ere badela defendatu beharreko ondarea da.

    Erakunde sustatzaileek 300 atxikimendu baino gehiago bidali dituzte Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzara, murrizketak bertan behera uzteko eskatuz.

    ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO, PLANTO EGIN DUGU: NAFARROAK BERE BARATZETIK JAN NAHI DU.

    Sinadura guztiak: https://navarraecologica.org/files/2020/04/adhesiones.pdf

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org