Guztira zortzi enpresa nafartar parte hartuko dute CPAEN/NNPEKen eskutik Madrilgo BioCultura azokan, produktu ekologikoen salmentaren eta kontsumo arduratsuaren estatu mailako merkatu erreferentea.
Azaroaren 26tik 29ra IFEMAn Madrilen egingo den azokak zortzi enpresa ekologiko hartuko ditu, Nafarroako produktu ekologikoen kalitate handiaren erakusleiho izango direnak, azoka bisitatuko duten 50000 pertsona baino gehiagorentzat.
CPAEN/NNPEKen 30. urteurrenaren barruan, kontsumitzaileek opariak jaso ahal izango dituzte standetan erosketak egitean, urteurrenari eskainitako kanpainaren goiburupean: "Benetan axola duena zaintzen".
CPAEN/NNPEKen estrategiaren barruan sartzen da BioCultura bezalako mota horretako lehiaketetan parte hartzea, Nafarroako operadoreen lana ikusarazteko eta beren produktuak merkaturatzeko bide berriak irekitzeko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org