Nafarroako Azoka Ekologikoa bere 10. urteurrena ospatuko du 40 postuekin eta sensibilizazio zonalde berri batekin

Azoka irailaren 12tik 14era izango da, Noaingo Zentzumenen Parkean.  Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko topagunea handiena da azoka, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren erakuslehiorik handiena, bostgarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egiten dena.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

40 postu  egongo dira baita txikientzat pentsatutako jarduerak eta ekoizleen produktuak ezagutzeko katak. Gainera, zonalde berri bat sortu egin da hitzaldiak egiteko.

Aipatutako merkatuan Nafarroako eta kanpoko ekoizleak egongo dira asteburu osoan zehar. Janari eta edari ekologikoa dastatu ahal izango da Geltokiren eskutik gune gastronomikoan eta, nola ez, haurrentzako gune bat proposamen interesgarriekin, hala nola, haurrentzako egurrezko jolasak eta puzgarriak, jolasetik elikaduraren garrantzia edo elikagaien jatorria kontzientziatuz.

Berrikuntza gisa, aurten "Beste mundu bat posible da" izeneko gunea inauguratu da, non elikadura edo nekazaritza ekologikoko hainbat adituk beren ezagutzak eta ideiak partekatuko dituzten bertaratutakoen artean. Oraingo honetan, Nicolas Ólea Medikuntza Fisikoko katedraduna; Joaquín Araujo naturalista, nekazaria eta idazlea, eta Karmelo Bizkarra medikua eta barau terapeutikoan aditua izango ditugu.

Asteburu horretarako prestatutako hiru jardueetan izena eman behar da azokaren webgunean. Alde batetik, familiako yoga klase bat egingo da gosari ekologikoarekin familientzat pentsatuta, publiko guztientzat pentsatua, eta larunbat arratsaldean REAS Nafarroak antolatutako kontsumo kritikoari buruzko tailer bat, kontsumoaren eta gure ohituren aldaketa posibleen inguruan hausnartzera gonbidatzen duena. Baita ere, larunbata eta igandeetan goizeetan antolatutako parkearen bisita gidatua.

Azokan zehar bi erakusketaz gozatu ahal izango da, "Izan zaitez EKO" erakusketa ibiltariak Nafarroako ekoizpen ekologikoaren aniztasun handia erakusten du hainbat elikagai eta animalia erraldoiren bitartez. REAS Nafarroak Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko erakusketa bat aurkeztuko du, baita gure inguruneetan duen eragin positiboari buruzkoa ere.

Musikak ere paper garrantzitsua izango du azokan, horregatik Ana Garciak saxofoi solo batekin emango dio hasiera azokaren hamargarren edizioari, nekazaritza ekologikoa omenduz. Ondoren, Tierra Roja folk-kontzertu herrikoi bat izango da, eta larunbatean beste bi kontzertu egingo dira, bata Hijos del Pantanorekin eta bestea LiberTriorekin. Igandean Flecha DJak eta Egieder Akordeoiek alaituko dute goiza.

Azokara joaten direnek, erosi, dastatu edo jarduerez gozatzeaz gain, goraldian dagoen sektorea ezagutzeko aukera izango dute, gero eta jende gehiagok eskatzen baititu elikagai osasuntsuak eta modu iraunkorrean ekoitziak, sektore estrategikoa eta hazten ari dena izanik.

IRAILAREN 12,13 ETA 14 AZOKAREN ORDUTEGIA 

Ostirala irailaren 12a

17:00tik  21:00ra

Larunbata irailaren 13a

11:00tik 14:30ra eta 17:00tik 21:00ra

Igandea irailaren 14a

11:00tik 14:30ra

X edizioaren azoka ekologikoaren postuak

  • AFORTUNATO CAFÉS. Kafea. Iruñea
  • GRANADAS ECOLÓGICAS. Fruta. Valentzia
  • ALOE VIDA ECOLÓGICO. Kosmetika. Málaga
  • ARTOTXIKI. Haragi beganoa, irina eta snacks. Iguzkiza.
  • LÁCTEOS ASPACE. Esnekiak. Orreaga
  • COMO UNA MANZANA ARTESANÍA DE FRUTA. Fruta. Kantabria
  • CONSERVAS GUKALDE. Mermeladak. Artieda
  • DAONAZ. Baratxuri beltza. Bizkaia
  • ECOATARRABIA. Galletak. Atarrabia
  • ACEITE ECOLÓGICO “JESÚS ARANDA”. Olioa. Faltzes
  • EL PUENTE VIEJO. Barazkiak. Kaparroso.
  • ELKEA.Olioa,zukuak eta garagardoa. Bakedano.
  • ERLAN . Eztia. Leurtza
  • ERLANDERE. Eztia. Arbeiza
  • FUENTE DE GAROS. Olioa. Oteiza.
  • GIL PAGOLA . Olioa. Eultz.
  • HAZIALDEKO. Lekaleak. Noain
  • IGONENATURAL. Kosmetika. Alicante
  • JABON ZORRO D’AVI. Kosmetika. Zamora.
  • JAVIER ANOCIBAR. Patata eta lekaleak. Munarriz
  • LAKABE. Ogia eta pastak. Lakabe
  • LURMENDI. Mermeladak. Eulate
  • LURREKO AROMÁTICAS . Olio Aromatikoak. Errioxa
  • NAVARRSOTILLO. Ardoa eta olioa. Andosilla.
  • NUTXES. Gozoak. Alicante.
  • PASTA MARTINELLI. Pasta. Beriain
  • TEKNABLEU.Ura hornidura. Bera de Bidasoa
  • TRIBAL TRADING.Ogia eta pastak. Korella
  • MEJANA GOURMET. Barazkiak. Tutera
  • ZUNBELTZ.Informazioa. Aritzala 
  • EKOLLAONDO.Gazta eta arrautzak. Goldaratz
  • AXURIBELTZ.Ardi gazta. Iturgoyen
  • BODEGAS MENDIKO . Ardoa. Aibar
  • ECOPROLIVE. Olioa. Gares.
  • HACIENDA BAURIN. Olioa. Armañanzas.
  • REAS NAFARROA.Informazioa. Berriozar
  • EHKOLEKTIBOA. Informazioa. Arbizu
  • HERBARIA. Artesanía.Saragüeta

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org