Datorren apirilak 17an ospatuko den nekazal borroken nazioarteko egunari helduta, talde eta erakunde oso anitzak Iruñeko EKOmerkatuan elkartu ziren, pasa den otsailak 6ean. Besteak beste, denon artean egun berezi hau ospatzeko helburuz.
Emergentzia klimatikoa eta kontsumo eta ekoizpen eredua aldatu behar dela salatzen duten GKE eta plataforma desberdinak, ekoizle taldeak, kontsumo taldeak, hiri baratzak, kooperatiba eta bertako azokak bildu ziren.
Egun seinalatu hau, jarduera desberdinetako bi asteetan zehar ospatuko da. Baino ez da hori talde honen helburu bakarra izango, Nafarroan elikadura burujabetzaren alde egingo duen prozesu bat sustatzea hartuko du hizpide hemendik aurrera. Gizarte eredu eta ekoizpen modu desberdinak lortzeko bidean, aldaketak bultzatzea du helburu. Kontsumo ohitura desberdinen alde eta agroekologia eta gertuko zein eskala txikiko nekazal eta elikadura politikak sustatzearen alde.
Nafarroan duela 8 urte baino gehiago ospatzen dugu egun berezi hau. Herrien elikadura burujabetza aldarrikatzen zuten eta Brasilgo “Movimiento Sin Tierra”n parte hartzen zuten 19 nekazarien hilketa gogora ekartzen ditu. Sobera arrazoi ditugu egun honetan eta urte guztian zehar lan egiteko. Nafarroan, lehen sektoreak lanaren %4,2a izateak (2018ko datuen arabera), ekoizpen txikien desagertzea, belaunaldi berrien ordezkapen eza eta explotazio handiak babesten dituzten nekazal politikak, nekazal sektorearen desagerraraziko duen tendentzia eragiten dute. Era berean, elikadura industria, entrepresa gutxi eta handien esku geratzen ari dira eta exportazioa, abeltzantza intentsiboa eta kutsadura bultzatzen dira.
Elikadura Burujabetzaren alde antolatuko ditugun jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu. Kolektibo honen parte izan nahi baduzue edo zuen herri eta auzoetan zerbait antolatzen ari bazarete eta partekatu nahi baduzue, kontaktatu ezazue gurekin helbide honetan: asambleasobalnavarra@gmail.com
Parte hartzaileak: Sumaconcausa, REAS Nafarroa, Piparrika Hiri Baratza, Mugarik Gabe Nafarroa, Ekologistak Martxan, CEDERNA, Klimaren aldeko aliantza, Medicus Mundi, CPAEN, Intermon Oxfam, LeitzEKO, Etxalde, ARTERRA, ERLEAK kontsumo taldea, ARREA, Nafarroako Hazien Sarea, Krispilla Hiri Baratza, LANDARE, Lizarraldeako Plazara.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org