Helburua da Nafarroako produktu ekologikoak etxeetara eramatea, zuzenean ekoizleengandik. Horretarako sektoreari lagunduko dioten hainbat ekimen jarri dira martxan, COVID-19ko krisiaren eraginez erabiltzen zituzten ohiko banaketa bide laburrak eten direlako. Erreferentziako webguneak ekoalde.org eta geltoki.red dira. Navarraecologica.org-etik ere sartu ahal izango da; bertan, gainera, Nafarroan elikagai ekologikoak dituzten dendak ageri dira.
Osasun-larrialdiko eta konfinamenduko egungo egoera dela-eta, zailtasun handiak dituzte ekoizle txikiek tokiko elikagaiak eta elikagai ekologikoak normaltasunez banatu ahal izateko, ohiko merkaturatze-kanalak murriztu egin baitira. Krisi honek eta hari aurre egiteko hartutako neurriek ahultasun eta arrisku bereziko egoeran jarri dituzte familia-ustiategi eta -negozio txikiak, ezin baitiote irtenbiderik eman ekoizpenaren zati bati. Milaka kilometro bidaiatzen duten elikagaiak handitzen diren bitartean, ostalaritza, eskolak, azokak edo bestelako salmenta bide zuzenak erabiltzen dituzten ekoizleek arazoak dituzte haienak saltzeko.
Kontsumoa banaketa handira bideratzen ari da, eta bertan tokiko landa-ustiategi ekologiko txikiek eta jasangarriek ia ez dute lekurik. Alarma guztiak piztu dira, eta NNPEKk eta parte hartzen duen ekimenek online salmenta-sistema bat jarri dute martxan, ekoizpen hori guztia Nafarroako etxeetara iritsi ahal izatea lortzeko. Horietako askok elikagai ekologikoak kontsumitzen zituzten krisiaren aurretik, eta aste batzuetan ikusi dute ia ezinezkoa zela horietara iristea.
Ekoalde saskiak
Abian jarritako ekimenetako bat da Ekoalde Saskiak. Nafarroako ekoizpen ekologikoaren zentro logistikoa, orain arte txikizkako merkataritzari, Horeca kanalari edo eskoletako jantoki, denda eta elkarteei banatu dizkie elikagai ekologikoak. Nafarroako elikagai ekologikoen ekoizle eta elaboratzaileen elkartea indarrak batu ditu ekoizle ekologiko txikien elikagaiak nafarrei helarazteko. Astelehen honetatik bertatik eskura daiteke, www.ekoalde.org webgunetik, ziurtatutako elikagai ekologikoak. Saltzeko formatua saski ekologikoak dira, hiru mota desberdinekin. Saski BERDEA: frutekin, barazkiekin, arrautzekin, gaztarekin eta ogiarekin; LURRA saskia: lekale, patata, kontserba, zuku, irin, ozpin, olio eta gailetekin; eta TXIRRINTA saskia: txistorra, ogia, ardo eta gaztarekin. Saskien prezioak 40, 50 eta 20 eurokoak dira, hurrenez hurren. Saski horiei, gainera, aukerako produktuak gehitu dakizkieke, hala nola ardo mota ezberdinak, lekaleak, ahabiak, ogiak, olioak, garagardoa eta haragia, besteak beste. Asteko eskaerak astelehenetik ostegunera egin ahal izango dira, eta banaketa asteartetik asteazkenera bitartean egingo da, hurrengo astean. Eskaerak Nafarroa osoan eta Gipuzkoako zati batean banatuko dituzte.
Geltoki
Geltokik, nahiz eta osasun-krisiaren ondorioz zentroko kultura-jarduera eta jatetxe-arloa bertan behera utzi, bat egin du sektoreak herritarrei produktu ekologikoak, artisauak, bertakoak, eta bidezko merkataritzan oinarritutako elikadura-alternatiba eskaintzen jarraitzeko, lan egin ohi duten tokiko ekoizleei babesa ematen jarraitzeko. Horregatik, Geltokiko dendan (A-O 10: 00etatik 16: 00etara) zuzeneko salmenta fisikoari Iruñerako eta Iruñerrirako etxez etxeko entrega-zerbitzua martxan jarri dute. Posible da Nafarroako beste udalerri batzuetara erosketa eramatea tarifak kontsultatuz. Horretarako, bi aukera daude eskaerak egiteko: www.geltoki.red webgunearen bidez eta telefonoz 948 988 274 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 11etara. Produktuen eta prezioen eskaintza osoa egunero dago eskuragarri eta eguneratuta bere webgunean. Banaketak astearte, ostegun eta ostiral arratsaldetan egiten dira: eskaera gutxienez 40 eurokoa da, eta bidalketen kostua, berriz, 6 eurokoa.
Denda ekologikoak Nafarroan
Ekoalde eta Geltokiren on line salmentari Nafarroa osoan elikagai ekologikoekin banatutako hirurogei denda gehitzen zaie. Dendak, ekodendak, belar-dendak, harategiak, ardotegiak, fruta-dendak eta kontsumitzaileen elkarteak dira, besteak beste. Salmenta gune horiek, gainera, euren ekoizpena aurrera ateratzeko alternatiba bakanetakoa dira ekoizle txiki askorentzat. Horietako batzuk, egoera horren aurrean, etxez etxeko zerbitzua ere eskaintzen ari dira. Webgune honetan aurki daitezke:
https://navarraecologica.org/eu/gastronomia-eta-dendak
Aukera horiei guztiei gehitu behar zaie NNPEKeko operadore askok online dendak dituztela mota guztietako elikagaiak erosteko. Haragiak, barazkiak, ardoak, zukuak, kontserbak, olioak, ogia eta beste hainbat elikagai eskuragarri daude ekoizleekin zuzenean harremanetan jarrita.
Egoera honen aurrean, NNPEK erakundeak herritarrak animatu nahi ditu ekoizpen ekologiko, tokiko eta sasoikoaren alde egitera, COVID-19ren krisiarekin sortutako egoera ezagutzera eta gure herriei bizia eman eta modu jasangarrian eta osasuntsuan elikatzen gaituztenei laguntzera, landa-munduan ekonomia eta enplegua sortzen duten ekoizle txikiak baitira, eta, gainera, klima-aldaketa geldiarazten eta gure ingurunearen ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasuna hobetzen laguntzen baitute.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org